Krisi ekonomikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritzak murrizketa gehiago egin ditzake 2012. urtean

EAEko ekonomia "atzeraldian" sartzeko arriskua dagoela ohartarazi du Carlos Aguirre sailburuak.

Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia atzeraldian sartu daiteke 2012. urtean, Carlos Aguirre Ekonomia sailburuak ohartarazi duenez. Iaz, uste baino gutxiago hazi zen Euskadiko ekonomia, eta aurtengo hasiera "latza" izan dela azpimarratu du sailburuak.

Adierazi duenez, 2011 "ondo" hasi zen, baina batez besteko hazkundea ez da % 0,6tik igo. Azken hiruhilekoa "gorriz" dagoela azaldu du Carlos Aguirrek, % 0,2 jaitsi baita.

Eustatek emandako datuen arabera, ekonomikoak gutxi hazteak ondorioak ekarri ditu enpleguan: % 0,6 jaitsi da eta 5.867 lanpostu galdu dira.

Industrian eta Eraikuntzan gauzak gaizki joan dira, eta enplegua zerbitzuetan bakarrik sortu da.

Eustaten datuak ikusita, Ekonomia arduradunak esan du 2012. urteak ere hasiera "latza" izango duela. Bere hitzetan, Europak ez daki krisiari "nola erantzun" eta "errezeta berdinak ezartzen ditu errealitate ezberdinei erantzuteko".

Hemendik aurrera, Jaurlaritza Aurrekontuen orekarako plana ari da prestatzen, eta horrek murrizketak ekarriko dituela esan du, bai gastu korrontean eta baita inbertsio publikoetan ere.

Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia atzeraldian sartu daiteke 2012. urtean, Carlos Aguirre Ekonomia sailburuak ohartarazi duenez. Iaz, uste baino gutxiago hazi zen Euskadiko ekonomia, eta aurtengo hasiera "latza" izan dela azpimarratu du sailburuak. Adierazi duenez, 2011 "ondo" hasi zen, baina batez besteko hazkundea ez da % 0,6tik igo. Azken hiruhilekoa "gorriz" dagoela azaldu du Carlos Aguirrek, % 0,2 jaitsi baita.Eustatek emandako datuen arabera, ekonomikoak gutxi hazteak ondorioak ekarri ditu enpleguan: % 0,6 jaitsi da eta 5.867 lanpostu galdu dira.Industrian eta Eraikuntzan gauzak gaizki joan dira, eta enplegua zerbitzuetan bakarrik sortu da.Eustaten datuak ikusita, Ekonomia arduradunak esan du 2012. urteak ere hasiera "latza" izango duela. Bere hitzetan, Europak ez daki krisiari "nola erantzun" eta "errezeta berdinak ezartzen ditu errealitate ezberdinei erantzuteko".Hemendik aurrera, Jaurlaritza Aurrekontuen orekarako plana ari da prestatzen, eta horrek murrizketak ekarriko dituela esan du, bai gastu korrontean eta baita inbertsio publikoetan ere.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X