Euskal Estatistika Erakundea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Enpleguaren sorrerak % 0,6ko jaitsiera izan du EAEn, 2011n

Euskal ekonomiak beherako joera izan zuen iaz: lehen hiruhilekoan % 0,9ko hazkuntza izan zuen; bigarren hiruhilekoan, % 0,8koa; hirugarren hiruhilekoan, % 0,6koa; eta azken hiruhilekoan, % 0,2koa.
Carlos Aguirre Ekonomia sailburua. EITB

Enpleguaren sorrerak % 0,6ko jaitsiera izan zuen 2011n, EAEn ekonomiak izan zuen hazkuntza eskasaren ondorioz. Zerbitzuen sektorean baino ez ziren lanpostuak sortu.

Euskal Estatistika Erakundeak 2011ko laugarren hiruhilekoari buruzko datuak eman ditu gaur goizean. Txostenaren arabera, iaz urte arteko Barne Produktu Gordinaren hazkuntza % 0,6ko izan zen, Eusko Jaurlaritzak aurreikusitakoa baino puntu bat gutxiago.

2011n, euskal ekonomiak beherako joera izan zuen: lehen hiruhilekoan % 0,9ko hazkuntza izan zuen; bigarren hiruhilekoan, % 0,8koa; hirugarren hiruhilekoan, % 0,6koa; eta azken hiruhilekoan, % 0,2koa.

Gainera, hazkuntza datuek azken zazpi hiruhilekoetan inoiz ez dute % 1a gainditu eta horrek markatzen du, hain zuzen ere, lanpostu sorreraren eta galeraren arteko ezberdintasuna.

Iaz, zerbitzuen sektorean bakarrik sortu lanpostu berriak (% 9ko igoera). Eraikuntza sektorean beherakada % 7,8koa izan zen; lehen sektorean, % 3,9koa; eta industrian, % 1,9koa.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X