M-29
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amaiurrek babes 'osoa' eman dio EAEko greba orokorrari

Mariano Rajoyren Gobernuaren "murrizketa orokorrak" eta "erreforma zorrotzak" kritikatu dituzte, testu batean, eta "erasoaren larritasunak erantzun proportzionala behar" duela esan dute.

Amaiur osatzen duten alderdiek babes "osoa" eman diote gaur sindikatu abertzaleek martxoaren 29rako PPren Gobernuaren lan-erreformaren aurka deitutako grebari, eta gainerako sindikatuen atxikimendua lortzea "posiblea eta desiragarria" dela gaineratu dute.

Txelui Moreno ezker abertzalearen bozeramaileak eta Pello Urizar EAko idazkari nagusiak protesta horretara joateko deia egin diote euskal gizarteari, prentsaurrekoan. Bertan, halaber, Aihona Beola (Aralar) eta Xabier Soto (Alternatiba) izan dira.

Mariano Rajoyren Gobernuaren "murrizketa orokorrak" eta "erreforma zorrotzak" kritikatu dituzte, testu batean, eta "erasoaren larritasunak erantzun proportzionala behar" duela esan dute.

"Euskal Herrian greba orokorraren mailako mobilizazio masiboa egiteko arrazoi eta baldintza nahikoak" daudela azpimarratu dute, eta "krisiari aurre egitea posible egingo duen subiranotasun politiko eta ekonomikoko esparrua aldarrikatzeko, kalera ateratzea beharrezkoa" dela gaineratu dute.

Amaiurren arabera, greba orokorrak eta gizarte mobilizazioak "gizarte justizian oinarritutako eredu sozioekonomiko alternatiboa sortzeko" balio behar dute.

Greba CCOO eta UGT sindikatuekin batera egiteko aukeraren harira, martxoaren 29ra arte sindikatu horiek grebarekin bat egiteko "denbora" dutela esan du Txelui Morenok.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X