Batzordea Erregionala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jimenezek (PSN) 'ekonomia suspertzeko itun handi bat' proposatu du

PSNko idazkari nagusiak Batzorde Erregionala inauguratu du larunbat honetan eta bertan "doitasunarekin eta pizgarriekin bateragarri diren ekonomiaren susperraldi baten" alde egin du.
Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusia, Batzorde Erregionalean. Argazkia: EFE

"Ekonomia suspertzeko eta pobreziaren aurka borrokatzeko, politikariekin eta eragile ekonomikoekin eta sozialekin batera egindako itun sozial eta politiko handi bat" proposatu du larunbat honetan Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiak. "Gure helburua enplegua izango da eta horretarako ekonomia sustatuko beharko dugu, doitasunarekin, pizgarriekin eta Ongizate Estatuarekin bateragarri eginda", azaldu du Jimenezek alderdiaren Batzorde Erregionalaren irekiera ekitaldian.

Horregatik "ezetza" eman dio PPko lan-erreformari. "Gezurra da legeek enplegua sustatzen dutela", esan du, "arazo ekonomiko bat da eta hori konpontzeko ekonomiaren garapena konpondu behar da lehendabizi".

"Aurrekontuen orekaren eta itotze ekonomikoaren artean desberdindu behar dugu", azpimarratu du. "Azken hilabetetan doitze gogorrak egin ditugu, errealitatera moldatzeko aurrekontu bat atera dugu", aitortu du. Halaber, sindikatuekin negoziatu ostean, administrazio publikoak erreformatu dituztela gogoratu du, "enplegua mantenduz eta soldatak ikutu gabe".

"Langile publikoen gustokoa izango ez dela uste dut baina esfortsu bat eskatu nahi nieke", esan du. "Ezin diegu langile publikoei gure gizartearen gaitz guztien erantzunkizuna leporatu", gaineratu du Jimenezek.

Zure interesekoa izan daiteke

monica-garcia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Monica Garciak uste du sindikatu mediku batzuek grebari eusteko aparteko interesa dutela

Espainiako Osasun ministroaren ustez, "mediku sindikatu batzuek pizgarriren bat dute gatazkari eusteko, eta Estatutu Markoak dakartzan hobekuntzak sektoreko profesionalengana iristea saihesteko edo atzeratzeko". Era berean, Aragoi, Nafarroa, Kantabria, Asturias eta Galiziako erkidegoek grebari amaiera ematea lortu dutela nabarmendu du, eta gainerako erkidegoei "euren lana egiteko" eskatu die, "profesionalen lan-baldintzak eskumen autonomikoen menpe daudelako".

El pago mediante Bizum llega a los comercios físicos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Banku-txartelari agur? Bizum bidezko ordainketa saltokietara iritsi da

NFC teknologiaren bidez egingo dira ordainketak, contactless metodoaz, erabiltzaileak Bizum aktibatuta duen banku-aplikazioaren edo Bizum Pay-ren diru-zorro digital berriaren bitartez. Ordainketa berehala egingo da, eta ez da bitartekaririk (Visa, Mastercard…) beharko. Massimo Cermelli ekonomialariaren ustez, Bizum "erakargarria izan daiteke; saltoki txiketarako, batik bat", komisioetan aurreztu dezaketelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X