CCOOk eta UGTk atzera egiteko denbora duela esan diote Gobernuari
Ignacio Fernandez Toxo CCOOren idazkari nagusiak eta Candido Mendez UGTrenak lan-erreforman atzera egiteko denbora duela ohartarazi diote Espainiako Gobernuari.
Ongizate estatuaren babeserako Plataforma Soziala aurkezteko emandako prentsaurrekoan, bi buruzagi sindikalek azpimarratu dute atzo lan erreformaren kontra egindako manifestazioak Francoren garaitik egindako garrantzitsuenak izan zirela.
Toxok espero du Gobernuak "ongi irakurriko duela" atzo Espainiako 57 hiritatik jasotako mezua, eta mobilizazio gehiago egotea saihestuko duela.
Adierazi duenez, ez du Gobernuaren deirik jaso negoziazio prozesua abiarazteko, baina "denbora du oraindik".
Hori dela eta, Kongresuan legea bozkatu aurretik patronalarekin eta sindikatuekin negoziazio mahai bat abian jartzeko eskatu dio Rajoyri, adostutakoa zuzenketa bezala onartu ahal izateko.
Toxoren arabera, erreforma aldatzeko leku desberdinak daude, izan ere, aipatu negoziazio mahaiaz gain, otsailaren 8an, dekretua onartzen denean, zuzenketak aurkezteko garaia irekiko da.
Horren harira, hainbat talde parlamentariorekin bildu dela eta ostegunean PPren txanda izango dela iragarri du.
Aurrekariak
Bai Toxok bai Mendezek uste dute erreformari zuzenketak jarri beharko litzaizkiokeela, 2002an gertatu zen bezala. Orduan, greba orokor baten ostean, Gobernuak aldatu egin behar izan zuen Kongresuak onartu berri zuen lan-erreforma.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak onetsi egin du Aiaran baterien biltegi bat eraikitzeko proiektua
Arena Green Assest 4, SLUren "PB Navegantes 31" proiektuak 23 milioi euroko aurrekontua du eta 30MW-ko potentzia instalatua, 20 oineko neurriko edukiontzietan dauden 18 biltegiratze unitaterekin, kontrol eta monitorizazio sistemak integratzeko.
Astigarraga, etxebizitza garestien dagoen Gipuzkoako hirugarren herria
Prezioa % 55 igo da 4 urtetan eta metro koadroa 5.228 eurotan saltzen da. Donostiaren eta Zarautzen atzetik, udalerririk garestiena da.
Monica Garciak uste du sindikatu mediku batzuek grebari eusteko aparteko interesa dutela
Espainiako Osasun ministroaren ustez, "mediku sindikatu batzuek pizgarriren bat dute gatazkari eusteko, eta Estatutu Markoak dakartzan hobekuntzak sektoreko profesionalengana iristea saihesteko edo atzeratzeko". Era berean, Aragoi, Nafarroa, Kantabria, Asturias eta Galiziako erkidegoek grebari amaiera ematea lortu dutela nabarmendu du, eta gainerako erkidegoei "euren lana egiteko" eskatu die, "profesionalen lan-baldintzak eskumen autonomikoen menpe daudelako".
Kalera atera dira berriro medikuak, protesta egitera, urteko laugarren greba astearen hasieran
Donostia Ospitaleko anestesista Elena del Valek kazetarien aurrean hitz egin du protestetako batean, eta ziurtatu du "itxaropentsuago" daudela, Euskadiko Medikuen Sindikatuaren bitartez, Osakidetzarekin bilerak hasi dituztelako, eta "badirudielako", aldarrikapenetako batzuk negoziatzen hasiko direla.
Gasteizko Udalak taxilarien guardiak arautu ditu, dekretu bidez
Dokumentuak larunbat eta jai bezperetarako guardien egutegia ezartzen du, 00:00etatik 08:00etara, eta tarte horretan gutxienez 50 taxi arituko dira zerbitzua ematen.
Etxebizitzen salerosketa % 11,6 jaitsi da EAEn, eta % 8,2 igo da Nafarroan
Donostian 418 etxebizitza salerosi dira 2026ko urtarrila eta apirila bitartean, aurreko hiruhilekoan baino % 26,8 gutxiago, eta iazko tarte berean baino % 30,8 gutxiago.
Banku-txartelari agur? Bizum bidezko ordainketa saltokietara iritsi da
NFC teknologiaren bidez egingo dira ordainketak, contactless metodoaz, erabiltzaileak Bizum aktibatuta duen banku-aplikazioaren edo Bizum Pay-ren diru-zorro digital berriaren bitartez. Ordainketa berehala egingo da, eta ez da bitartekaririk (Visa, Mastercard…) beharko. Massimo Cermelli ekonomialariaren ustez, Bizum "erakargarria izan daiteke; saltoki txiketarako, batik bat", komisioetan aurreztu dezaketelako.
Tubos Reunidosen enpresak "antolatutako" eta patronalak babestutako kanpaina bat egon dela salatu du ELAk
Mitxel Lakuntza ELA sindikatuko idazkari nagusiak enpresak azken urteetan egindako "kudeaketa tamalgarria" gaitzetsi, eta "akziodunek 170 milioiko zorra" sortu dutela salatu du.
Amurrioko Tubos Reunidosko langileak lanera itzuliko dira, greba mugagabearen ostean
Batzordeak, hala ere, ez du baztertzen etorkizunean lanuzteei berriro ekitea, eta oraingoz bi greba eta mobilizazio egun deitu ditu maiatzaren 26rako eta 28rako.
Ikuskizunetako langileek greba eguna dute gaur Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Sektorearentzako hitzarmen bat eskatzen dute lan-baldintza duinak bermatzeko. Ekitaldi asko bertan behera gelditu dira jada, eta gorabeherak espero dira gaur kontzertu, antzerki eta kongresuetan.