Lan erreforma
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJ: 'Lan erreformaren ereduak Indiakoen eta Txinakoen antzekoak dira'

Emilio Olabarria diputatuak salatu du lan erreformaren formulak ez direla Ongizate Estatu baten tankerakoak.
Emilio Olabarria, Alberto Ruiz Gallardon ministroarekin Kongresuan. EFE

Emilio Olabarria EAJk Kongresuan duen diputatuak adierazi du PPk "oreka puntuak" bilatu beharko dituela lan erreforman, Espainiako "lan ereduak" ez izateko Indiakoen edota Txinakoen antzekoak.

Onda Vascan egindako elkarrizketa batean, Olabarriak esan du erreformak "ordezkapen sindikalaren bizkarrezura hautsi" egiten duela, "enpresaburuen alde", "herrialde moderno eta zibilizatu baten tankerakoak ez diren formulak erabilita".

Horrenbestez, "gehiegizko desregulazio baten eragin maltzurra" galarazi nahi badu, PPk erreformaren "desorekak" konpondu beharko dituela iritzi dio, lan eskubide gutxi dituzten herrialdeen tankerakoak direlakoan. Horren adibide, India eta Txina aipatu ditu.

"Eredu horien alde egiteak enplegu betearen aldeko politikak eta langileak defendazeko lan eskubideak errefusatzea ekarriko du", esan du.

Nolanahi ere, Olabarriak zehaztu du EAJk ez duela greba orokorrik defendatuko, lanuztea ez baita "formula onena" herrialde baten arazo ekonomikoak konpontzeko.

ETAko presoak

Bestalde, Olabarriak gogorarazi du espetxe legediak ez diela exijitzen presoei damutzea, baizik eta erakunde kriminalarekin lotura apurtzea.

Horrela, diputatu jeltzaleak hizpide hartu ditu Jorge Fernandez Diaz Barne ministroaren azken iragarpena, hau da, Espetxe Zuzendaritzak errefusatu egin duela ETAko ehunka presok EAEra edo Nafarroara hurbiltzea aurkeztutako eskaera, "damutu ez direlako".

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X