2011ko emaitzak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iberdrolak % 2,3 gutxiago irabazi du 2011n

Konpainia elektrikoak egoera ekonomiko zaila eta horniduraren hazkuntza azpimarratu ditu, besteak beste, 2011 urteko balantzean.

Egoera ekonomiko zaila izan arren, eta hornidurak handitu baditu ere, Iberdrolak 2.805 milioi euroko irabazi garbiak izan zituen 2011n, aurreko urtean baino % 2,3 gutxiago, konpainiak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari (CNMV) emandako datuen arabera.

Iberdrolak gaineratu duenez, taldeak irabazi garbi horiek lortu ditu, nahiz eta, saneamendu-plana dela eta, ekitaldi horretan horniduren atala handitu eta ezohiko gastu txikiak izan diren.

Irabaziek beherakada txikia izan badute ere, konpainiaren EBITDA (interesak, zergak, amortizazioak eta balio-galtzeak kontuan hartu gabe ateratzen den mozkina) % 1,6 hazi da (7.650 milioi euroraino) eta diru-sarrerak % 4 handitu dira (31.648 milioi euroraino).

Iberdrolak azaldu duenez saneamenduak 402 milioi eurokoak izan dira, Erresuma Batuko Longannet ikatzaren zentralaren erabileraren aurreikuspenak berraztertu behar izan ditu, Gamesako negozio plana eguneratu dute eta baita atzera botatako proiektu berriztagarrien kostua ere.

Horrez gain, Iberdrolak egoera ekonomiko zaila, escariaren jaitsiera eta prezio baxuagoak, araudi aldaketa eta zergen igoera aipatu ditu besteak beste 2011ko balantzean eragin duten faktore gisa.

Egoera ekonomiko zaila izan arren, eta hornidurak handitu baditu ere, Iberdrolak 2.805 milioi euroko irabazi garbiak izan zituen 2011n, aurreko urtean baino % 2,3 gutxiago, konpainiak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari (CNMV) emandako datuen arabera. Iberdrolak gaineratu duenez, taldeak irabazi garbi horiek lortu ditu, nahiz eta, saneamendu-plana dela eta, ekitaldi horretan horniduren atala handitu eta ezohiko gastu txikiak izan diren.Irabaziek beherakada txikia izan badute ere, konpainiaren EBITDA (interesak, zergak, amortizazioak eta balio-galtzeak kontuan hartu gabe ateratzen den mozkina) % 1,6 hazi da (7.650 milioi euroraino) eta diru-sarrerak % 4 handitu dira (31.648 milioi euroraino).Iberdrolak azaldu duenez saneamenduak 402 milioi eurokoak izan dira, Erresuma Batuko Longannet ikatzaren zentralaren erabileraren aurreikuspenak berraztertu behar izan ditu, Gamesako negozio plana eguneratu dute eta baita atzera botatako proiektu berriztagarrien kostua ere. Horrez gain, Iberdrolak egoera ekonomiko zaila, escariaren jaitsiera eta prezio baxuagoak, araudi aldaketa eta zergen igoera aipatu ditu besteak beste 2011ko balantzean eragin duten faktore gisa.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X