Bidaia komertziala Indiara
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lehendakariak Indiara 'jauzi egiteko' dei egin die euskal enpresei

Patxi Lopezek Indiako misio komertziala abiatu du gaur, asteburuan Vicente Ferrer fundazioa bisitatu eta gero.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Lehendakaria Indian da euskal enpresariekin

Patxi Lopez lehendakariak Indiara "jauzi egiteko" dei egin die euskal enpresei, horrela eginez gero Euskadin aberastasuna eta enplegua sortuko baitute.

Lopezek Munbain (India) egin ditu adierazpenak. Izan ere, gaur herrialde horretarako bidaiaren misio komertziala abiatu du, asteburuan Vicente Ferrer fundazioa bisitatu eta gero.

Lehendakariak jardunaldi enpresarial batean parte hartu du, Bernabe Unda Industria sailburuarekin, Elena Febrel Espainiako Kontsulatuak Munbain duen aholkulariarekin eta Gregorio Rojo EAEko Merkataritza Ganberetako presidentearekin batera.

Aldez aurretik, Maharastra estatuko lehen ministroarekin, Prithviraj Chavan-ekin, batzartu da. Bilera horretan, bi agintariek hainbat sektoretan lankidetza bideak abiatzeko asmoa agertu dute, hala nola automobilgintzan, energia berriztagarrietan, ingeniaritzan, ur-saneamenduan, tren azpiegituretan, errepideetan eta etxebizitza publikoen eraikuntzan eta zaharberritzean.

Lopezek Euskadiko errealitatea ezagutzera gonbidatu ditu Maharastrako agintariak, eta haiek interesa agertu dute etortzeko.

Lehendakariak adierazi du Indian bide luzea dagoela ibiltzeke euskal enpresentzat, eta "zailtasunak" badaude ere, etorkizuna "oso handia" dela zehaztu du. "Euskadiko potentzial berriztatzaileak gure aurkezpen-txartela izan behar du; merkatu honetan lekua dago, baina ekarpenak egin ditzaketenentzat", gaineratu du.

Lopezek esan du Indian EAEko 45 enpresa daudela egun eta hori ez dela "datu txarra", baina oraindik ere "ibilbide luzea" egin behar dela.

Bere aldetik, Unda sailburuak adierazi du Indian "abagune" asko daudela, baina herrialde "zaila" dela ohartarazi du.

Jardunaldietan, EAEko hiru enpresak (Kide, Bellota eta Rinde) Indian izandako esperientziak azaldu dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X