'Greba muturreko erantzuna da, muturreko erreforma baten aurrean'
Gemma Zabaleta Lan sailburuaren iritzian, osteguneko greba orokorra "muturreko erantzuna da, muturreko lan erreforma baten testuinguruan kokatu behar dena".
Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Zabaletak ohartarazi du greba orokorrak "inoiz ez" direla positiboak, "ekonomia gelditzea suposatzen dutelako". Nolanahi ere, sindikatu guztiek grebara deitu izanak, "PPren Gobernuak onartutako lan erreformaren ondorioen inguruan hausnarketa sakona eragin behar du".
Zabaletaren esanetan, "lan erreformak kaleratzeak inoiz baino gehiago erraztuko ditu eta langileek ez dute ezer jasoko; beraz, enpresarien eta beharginen arteko oreka hautsita geratuko da".
Bestalde, datorren osteguneko lanuztean "greba egin nahi dutenen nahiz lanera joan nahi dutenen eskubideak errespetatu behar dira eta gutxiengo zerbitzuak bermatu behar dira".
Jaurlaritzak gutxiengo zerbitzu horiek betetzen direla bermatuko duela azpimarratu du eta greba honek aurrekoak baino arrakasta handiagoa izan dezakeela iritzi dio; izan ere, "kezkatuta dagoen mugimendu soziala eta sindikala dago atzean".
Lan erreformak "kaleratzeen merketzea" eta "lan erregulaziorako espedienteak administrazioen esku ez geratzea" ekarriko duela deitoratu du. Gainera, "desorekatua da, hitzarmen kolektiboari garrantzia kentzen dio eta sindikatuen papera zalantzan jartzen du".
Eusko Jaurlaritzak "oinarrizko araudia" errespetatu egingo duela esan du, baina euskal autonomia erkidegoari dagozkion eskumenetan Espainiako Gobernuarekin "kolaboratzea edo ez" kasuan kasu aztertuko dutela nabarmendu du.
Zure interesekoa izan daiteke
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripu batean
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Brent upela % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBk Irani ebazpen-plan bat proposatu baitzion. Iranek plana onartu ez, eta berea aurkeztu du.
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.
Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.
Osasun Ministerioak bi bilera egingo ditu aste honetan, medikuen grebari buruz hitz egiteko
Ostegunean greba batzordearekin bilduko da, mobilizazioak eragin dituzten gatazka-puntuak aztertzeko. Ondoren, ostiralean, egoeraren berri emango die autonomia-erkidegoei Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluan.
Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztu du, eta 285 kaleratze iragarri
200 langile baino gehiago (152, Amurrion, eta 53, Trapagaranen) hitzartutako kaleratzeen bidez egotziko dituzte. Aldi baterako kontratudun langileak (80 bat), ordea, hilaren amaieran kaleratuko dituzte.
Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko
Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko.