Auzitegi Gorena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Atzera bota dute Iberdrolak blindajeen kontra jarritako helegitea

Orain, ACSk parte-hartze osoaren (% 19,02) arabera bozkatu ahal izango du, ez % 10agatik soilik. Hala ere, ACSk ezin izango du elektrizitate konpainiaren kontseiluan sartu.
Atzera bota dute Iberdrolak blindajeen kontra jarritako helegitea. Argazkia: EITB

Auzitegi Gorenak atzera bota du Iberdrolak enpresa barruko boto-eskubideak mugatzeko aurkeztutako helegitea eta orain, ACSk, Iberdrolan akzio gehien (% 19,02) dituen enpresak, duen partizipazioaren arabera bozkatu ahal izango du.

Orain arte % 10eko partizipazioagatik soilik eman zezakeen botoa ACSk, baina orain duen partizipazio osoagatik. Hala ere, ACSk ezin izango du elektrizitate konpainiaren kontseiluan sartu, ebazpenak ez du hori aldatu. Izan ere, auzitegiek uste dute egiturazko lehiakidea dela ACS Iberdrolarentzat, eta horregatik ezin du Administrazio Kontseiluan sartu.

Iberdrolako iturriek jakinarazi dutenez, deuseztasun-kausa bat aurkeztuko dute Gorenean ebazpenaren kontra eta ez dute baztertzen Auzitegi Konstituzionalera jotzea.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X