Unibertsitate tasak 540 euro igo ahal izango dituzte erkidegoek
Datorren ikasturtetik aurrera, erkidegoek % 66 igo ahal izango dituzte unibertsitate tasak. Ikasle berri batek, gehienez, lehenengo matrikulan 540 euro gehiago ordaintzea proposatu die Hezkuntza Ministerioak erkidegoei.
Gradu titulazioetan, batez beste, ikasleek gastu osoaren % 15a ordaintzen dute egun; baina, etorkizunean ikaske berriek % 25a ordaintzea proposatzen du Gobernuak. Horren ondorioz, tasek % 66 egin lezakete gora.
Igoera handiagoa izango da ikasleak ikasturtea errepikatzen badu. Bigarren matrikula egiten dutenentzat, kostuaren % 30 eta % 40 bitartekoa izan daiteke igoera. Hirugarren matrikularen kasuan, % 65 eta % 75 bitartekoa; eta laugarren matrikula egin behar dutenentzat, %90 eta %100 bitartekoa.
Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroa Erkidegoetako ordezkariekin bildu da Madrilen, unibertsitateetako ikasleek ordaintzen duten prezioak igotzeko aukera aztertzeko.
Horren beharra baldin badute, erkidegoek prezioak igo ahal izateko legedia aldatu nahi du Rajoyren Gobernuak.
3.000 milioi euro aurrezteko Hezkuntza Ministerioak planteatutako planaren baitan egongo litzateke neurria.
Jaurlaritzak ez du KPIarena baino igoera handiagorik egiteko asmorik
Pedro Luis Arias Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea tasen igoeran kontra agertu da. Wert ministroaren eta erkidegoen ordezkarien arteko bileran izan da sailburuordea. Bertara sartu baino lehen, aitortu egin du igoera horren inguruko proposamenik egon daitekeela, baina Jaularitza horren kontra dagoela esan du. ''Kontrako jarrera agertuko dugu'', aurreratu du.
Bere ustez, familia askoak, bizi duten krisi egoerak dela-eta, ezin dute jasan ''prezioak ia bikoiztera'' eramango lukeen igoera. Ariasentzat, ''tasen eta beken arteko arrazoizko oreka bat da egokiena''.
Era berean, eskumenak urratzen baldin badituzte, neurri horren zein beste edozeinen kontra helegitea aurkeztea aztertuko dutela aurreratu du sailburuordeak.
Zure interesekoa izan daiteke
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.
Espainiako Gobernuak diesela 20 zentimo jaitsiko du irailean, uztailean prezioak gora egin ostean
KPIa lau hamarren igo da uztailean, % 3,6raino Espainia osoan, erregaien eta elektrizitatearen garestitzeak bultzatuta. EAEn, hazkundea bost hamarrenekoa izan da, % 3,7raino. Nafarroan, aldiz, zazpi hamarrenekoa, % 3,4ra arte.
HLREk Megapark merkataritza-gunea saldu dio NEPI Rockcastleri, 254 milioi euroren truke
Akordio honek, NEPI Rockcastlek Europako merkataritza-zentroen sektorean duen presentzia indartuko du, eta Bizkaian erreferentziazko aktibo nagusietako bat gehituko dio bere merkataritza-ondareari.
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.