Apirileko datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Langabeziak egonkor eutsi du EAEn eta behera egin du Nafarroan

Apirilean aurreko hilabetean baino 22 langabe gutxiago zenbatu dituzte, baina urtebetean langabeziak % 5,71 egin du gora. Nafarroan 647 langabe gutxiago daude.
Langabeziak egonkor eutsi du EAEn. Argazkia. Efe

Apirilean martxoan baino 22 langabe gutxiago zenbatu zituzten EAEko enplegu zerbitzu publikoen bulegoetan eta guztira 161.896 langabe daude Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, Espainiako Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak jakitera eman duenez.

Hala eta guztiz ere, 2011ko apirilaren aldean, langabezia % 5,71 hazi da, 8.741 langabe gehiago daude eta.

Lurralde historikoetako datuei dagokienez, Bizkaian soilik hazi zen langabezia apirilean, % 0,42 hain zuzen ere, Araban % 0,76 murriztu zen eta Gipuzkoan % 0,46.

Behera egin du Nafarroan

Nafarroan % 1,26 murriztu da langabezia martxotik apirilera eta guztira 50.905 langabe daude, aurreko hilean baino 647 gutxiago.

Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren arabera, iazko apirilean baino 7.115 langabe gehiago daude Foru Erkidegoan, % 16,25 gehiago.

Langabeziak behera egin du Espainian

Espainiako Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioak martxoan baino 6.632 langabe gutxiago (% 0,14) zenbatu zituen apirilean, eta guztira 4.744.235 pertsona daude langabezian Espainian.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X