Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bankiak behea jo du Espainiako Burtsan

Merkatuaren datuen arabera, goizeko 10:45etan, Bankiako akzioak % 4,88 jaitsi dira (2,25 euro akzio bakoitzeko). Ibex35eko jaitsierarik handiena izan da gaur goizean.

Bankiako akzioak % 4,88 egin dute behera Espainiako Burtsan, atzo Rodrigo Ratok bere dimisioa aurkeztu ondoren.

Merkatuaren datuen arabera, goizeko 10:45etan, Bankiako akzioak % 4,88 jaitsi dira (2,25 euro akzio bakoitzeko). Ibex35eko jaitsierarik handiena izan da gaur goizean.

Goizean zehar, jaitsiera handiagoak izan dituzte Bankiako akzioek: % 9 jaitsi, eta 2,15 eurotan kokatu dira.

Caja Madrid, Bancaja, Kanarietako Kutxa, Caixa Laietana eta Avila, Segovia eta Errioxako Kutxek osatutako fusioaren ondorioz jaio zen Bankia. Atzo ere Bankiako akzioak % 3,26 jaitsi ziren Espainiako Burtsan.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X