Euroguneko bilera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Banketxeen kartera baloratzeko laguntza eskatu dio Espainiak EBZri

Finantza erreformaren testuinguruan, Espainiako banketxeek beharko luketen laguntzetarako, "erreskate funtsera jotzeko" beharrez inork ez duela hitz egin adierazi du.
18:00 - 20:00
De Guindosek: 'Erreskate funtsera jotzeko beharrez inork ez du hitz egin'

Europako Banku Zentralari Espainiako banketxeen maileguen zorroen ikuskaritza independentean laguntzeko eskatu diola esan du Luis de Guindos Ekonomia ministroak.

"Gobernuak bi ikuskatzaile independente izendatu ditu banketxeen zorroak aztertzeko, eta Euroguneak, lanak azkartzeko eskatu digu, horregatik, dudarik gabe, Espainiako Gobernuak hori egingo du", adierazi du De Guindosek Europar Batasuneko Ekonomia ministroen bilerara iritsi denean.

Ekonomia ministroak Mario Draghi EBZren presidenteari eskatu zion astelehenean, Euroguneko moneta erakundeak "analisi lan hauetan laguntzeko".

Euroguneak, bitartean, ikuskaritza independentearen balorazioa aztertzeko eskatu zion atzo eta behar izanez gero, erabili ahal izateko sinesgarriak izango liratekeen laguntza neurri batzuk martxan jartzeko.

Hala ere, "erreskate funtsera jotzeko" beharrez inork ez duela hitz egin zehaztu du miistroak.

"Lan hauek bere denbora behar dute, eta Espainiako mailegu zorroa oso handia da, BPGren % 300 ingurukoa eta 3 bilioi euroak gainditzen ditu. Denbora behar duen lana da, baina bi hilabete baino gutxiagoan egiten saiatuko gara, adierazi du ministroak.

Zure interesekoa izan daiteke

Imanol Pradales
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradales lehendakariak "norabide berean arraun egiteko" eskatu die eragile guztiei, Tubos Reunidosi laguntzeko

Imanol Pradales lehendakariak Tubos Reunidos "erreferentziazko" enpresatzat jo du, besteak beste, ekonomiaren deskarbonizazioan eta trantsizio energetikoan giltzarri baita, eta azpimarratu du etorkizunean ere hala izaten jarraitu behar duela. "Egoerari aurre egiteko, denok norabide berean arraun egin behar dugu: zuzendaritza, langileak, hornitzaileak, hartzekodunak eta erakundeak", gaineratu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X