Eurostaten datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europak atzeraldia saihestea lortu du, Alemaniako datuei esker

Euroguneko eta Europar Batasuneko Barne Produktu Gordina egonkor mantendu da urteko lehen hiruhilekoan, Eurostatek iragarritako datuen arabera.

Euroguneko eta Europar Batasuneko Barne Produktu Gordina egonkor mantendu da urteko lehen hiruhilekoan, Eurostatek iragarritako datuen arabera.

Datu horien arabera, Europak atzeraldia saihestea lortu du, euroguneak eta EBk pairatutako azken bi jaitsieren ondoren (% 0,3)

Urtez urteko datuen arabera, Barne Produktu Gordina egonkor mantendu da eurogunean eta % 0,1 hazi da 27etan.

2011ko azken hiruhilekoan, euroguneko ekonomiak % 0,7 egin du gora, iazko datuekin aladeratuz. Europar Batasunean, berriz, % 0,8 igo da.

2012ko lehen hiruhilekoan, Europar Batasuneko zortzi herrialde atzeraldian sartu dira, tartean Espainia, % 0,3ko jaitsiera pairatu ondoren edota Italia (% 0,8).

Datu txar horiei aurre egiteko, Alemaniak % 0,5 egin du gora, azken bi hiruhilekoetan % 0,2 jaitsi ondoren.

Frantzian, Barne Produktu Gordina egonkor mantendu da, eta Holanda atzeraldian sartu da, % 0,2ko jatsierari esker.

Portugalek eta Txiprek ere datu txarrak izan dituzte, % 0,1 eta % 0,3ko jatsierekin, hurrenez hurren. Oraindik ez dituzte Irlandako eta Greziako datuak jakinarazi.

Euroguneko daturik onenak Finlandiakoak izan dira. Azken hiruhilekoan Finlandiako ekonomia % 1,3 hazi da.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X