'Erabat lasai' egon daitezkeela esan die Bankiak bere bezeroei
''Erabat lasai'' egon daitezkeela esan die Bankiak bertan aurrezkiak dituzten bezeroei. Bezero horiek guztiek beren aurrezkiak aldi berean ateratzeko aukerak piztutako beldurra dela-eta, Bankiak behea jo du ostegun honetan burtsan. Eguna % 14,08ko galerarekin bukatu badu ere, Bankiaren akzioak % 29 jaistera ere iritsi dira egunean zehar.
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak igorritako ohar batean, Bankiak azaldu du ''maiatzeko lehen 15 egunetako gordailuen eboluzioak urtaroko izaera'' duela. Hurrengo egunetan gordailu kopuruan ez dutela "aldaketa nabarmenik espero" adierazi dute, azken asteetan "bulego sarea ohiko parametroetan" mugitu baita.
Ohar batean, Bankiak gogoratu du hilaren 9tik "zuzendaritza talde berri bat" dagoela eta talde horrek "ospe handiko ibilbidea" daukala finantza arloan. Horrez gain, Ekonomiako Ministerioaren hitzak gogora ekarri ditu Bankiak, entitateko bezeroek kalterik ez dutela izango berresteko.
Konfiantzaren aldeko deia egin du Goirigolzarrik
Jose Ignacio Goirigolzarri Bankiako presidenteak konfiantza izatea eskatu die erakundearen bezeroei. Ekonomia mailan ''aztoramen uneak'' direla gogoratu du Goirigolzarrik, baina taldearen jarduera ''oinarrian normala'' izaten jarraitzen duela azaldu du.
Bankiako bezero guztiak ''oso lasaia eta oso seguru'' sentitu behar direla uste du presidente berriak, haren hitzetan Bankia erakunde ''izugarri sendoa'' baita.
Bankia beherantz eta IBEX 35 urteko minimoetan
Bankuek izan dituzten galerek IBEX 35 ere eraman dute behera, eta % 1,11 galdu du osteguneko saioan. Espainiako burtsak 6.538 punturekin bukatu du eguna, urteko minimo berria bat. Bankiak % 14,8 galdu du ostegun honetan, eta beste bankuak ere berarekin eraman ditu beherantz, Bankinter (% -4,43), Caixabank (% -3,08), BBVA (% -2,79), Banco Sabadell (% -2,58) eta Banco Santander (% -1,66), besteak beste.
% 29 jaistera ere iritsi da
Bankiako akzioek behea jo dute ostegun honetan. Eguna % 14,08ko galerarekin bukatu du, baina bere akzioak % 29 jaistera ere iritsi dira egunean zehar. Eguerdirako % 28,28ko jaitsiera pairatu dute eta gaurkoa zenbaki gorritan dauden hamargarren eguna da, iragan astean taldearen nazionalizazioa iragarri ondoren.
Eguerdian, Bankiako tituluak 1,18 eurotan saltzen ziren. Inbertsoreek 5,4 milioi titulu erosi dituzte, 7 milioi euroren truke.
Bankia 2011ko uztailean sartu zen Espainiako Burtsan. Orduan, akzioek 3,75 euro balio zuten eta ordutik hona, balioaren % 68,5 galdu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.
Espainiako Gobernuak diesela 20 zentimo jaitsiko du irailean, uztailean prezioak gora egin ostean
KPIa lau hamarren igo da uztailean, % 3,6raino Espainia osoan, erregaien eta elektrizitatearen garestitzeak bultzatuta. EAEn, hazkundea bost hamarrenekoa izan da, % 3,7raino. Nafarroan, aldiz, zazpi hamarrenekoa, % 3,4ra arte.
HLREk Megapark merkataritza-gunea saldu dio NEPI Rockcastleri, 254 milioi euroren truke
Akordio honek, NEPI Rockcastlek Europako merkataritza-zentroen sektorean duen presentzia indartuko du, eta Bizkaian erreferentziazko aktibo nagusietako bat gehituko dio bere merkataritza-ondareari.
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.