Eztabaidaren ondoren
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kongresuak onartu egin du lan-erreforma, hainbat aldaketarekin

Hala, langabezi maila % 15etik beherakoa izatera heltzen denean lan-kontratu mugagabe berria desagertu egingo da. PP eta CIUren aldeko botoekin egin du aurrera erreformak.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Lan Erreformari 26 aldaketa egin dizkiote Kongresuan azken oniritzia eman aurretik

Diputatuen Kongresuak lan-erreformarako lege proiektua onartu du ostegun honetan. Hasierako testuari hainbat aldaketa egin ondoren, lan-erreforma Senatura eramango dute orain, han behin betiko baiezkoa jaso dezan.

Lan-erreformak aldeko 25 boto jaso ditu (PPrenak eta CIUrenak). Guztira testuari 656 zuzenketa aurkeztu dizkiote Kongresuan, eta, horien artean, PPk 26 zuzenketaren inguruko akordioa lortu du oposizioarekin (gehienak CIUrekin).

Egindako aldaketa nagusiak

-50 langile baino gutxiago dituzten enpresa txikiek eta ertainek

lan-kontratu mugagabe berri bat erabili ahal izango dute. Horren arabera, urtebete egon ahal izango da langile hori proban, eta, urte hori bukatuta, ez du kalte-ordainik izango. Adostutako aldaketari esker,

langabezi maila % 15etik beherakoa izatera heltzen denean kontratu mota hau desagertu egingo da.

-Kaleratze objektiboa (lan egindako urte bakoitzeko 20 eguneko kalte-ordaina emanda, langileak kaleratzeko aukera ematen du, arrazoi ekonomikoak, antolamendu-arrazoiak, arrazoi teknikoak edo produkzio-arrazoiak badira) egin ahalko da enpresak 9 hilabetez jarraian galerak baditu. Emaitza horiek, edonola ere, aurreko urteko epe berdinarekin konparatu beharko dira.

-Absentismoa: Kaleratzea eragiten duten falten kopurua handitu egingo da (Hemendik aurrera, urteko lanaldiaren % 5 (12 edo 13 egun) pasatu beharko da lanera joan gabe absentismoa egotita kaleratzeko. Hasierako testuan 8 egun ziren. Gainera, kanpoan geratuko dira gaixotasun larriek (minbiziak, adibidez) eragindako faltek.

-Epea bete duten hitzarmen kolektiboak gehienez urtebete luzatu ahalko dira (hasieran bi urtez luzatu nahi zituzten).

-Enpresariak lanaldiaren % 10 (180 ordu) aldatu ahalko du, aurreikusita zegoen % 5aren aldean. Aldaketa, baina, bost eguneko denbora tartearekin iragarri beharko zaio langileari (hasierako proiektuan ez zegoen eperik).

Sindikatuen protestak Kongresuaren atean

CCOO eta UGT sindikatuetako idazkari orokorrek Kongresuko presidenteari eta talde parlamentarioetako bozeramaileei zuzendutako eskutitza aurkeztu dute ostegun honetan Kongresuan. Bertan, lan-erreformaren kontra bozkatzea eskatu diete alderdiei. Sindikatu horietako hainbat kidek, gainera, protesta egin dute Kongresuko atean.

Gizartearen erantzun ''sendoa'' eskatu dute Euskadin

Euskadin, lan-erreforma ''bidegabe'' eta ''ez eraginkor'' honi erantzun ''sendoa'' ematea eskatu dute CCOO eta UGT sindikatuek.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X