Zerga sisteman aldatzea baztertu du Legebiltzarrak
o Legebiltzarrak zerga sistemari buruzko saio monografikoa egin du astelehen honetan, eta egungo sisteman aldaketak ezartzearen kontrako proposamenak onartu dituzte. Eskumenak errespetatzeko eskaera jasotzen zuten ekimenek ere aurrera egin dute.
Guztira, 116 proposamen aurkeztu dituzte astelehen honetako saioan, eta 37k egin dute aurrera. Horietako askok, EAJk eta PPk elkarri emandako babesari esker onartu dira. PSE-EEk 40 eskaera egin ditu, baina horietatik 4k bakarrik egin dute aurrera Legebiltzarrean.
Eskumenei errespetua
Saioan onartu dituzten proposamenetako bi Jaurlaritzari egon dira zuzenduta; egun ia osotasunean aldundien esku dauden eskumenen banaketari ''errespeturik handiena'' izaten jarrai dezan eskatu diote.
Era berean, foru aldundiek elkarren arteko lankidetza zein Estatuko Zerga Agentziarekiko elkarlanari eutsi diezaioten galdegin dute onartutako beste ekimenetako batean.
BEZaren igoera eta eskumena
PPk hala eskatuta, Gobernuari eta Gorte Orokorrei BEZa ez igotzeko eskaera egiteko proposamena onartu du Legebiltzarrak, ''bertoko jardun ekonomikoa mantendu'' ahal izateko, eta familiek ''murrizketa gehiagorik jasan gabe'' beren errentari eusteko.
BEZaren inguruko beste proposamen bat ere onartu dute. Bigarren hau EAJk egin du, eta bertan zerga horren, Zor Berezien, Aseguru Primen eta Ondare-eskualdaketen zergaren inguruko eskumenak EAEra igortzea eskatu dute. PPren eta UPyDren kontrako botoak jaso ditu proposamenak.
Amnistia fiskala eta dirutza handiei zuzendutako zerga, kanpoan
''Amnistia fiskala posible egiten duten neurriak EAEn indarrean jar ez daitezen konpromisoa'' berretsi du Legebiltzarrak gaur, eta gobernuari kontrolerako, eraginkortasunerako eta gastu publikoan gardentasuna bultzatzeko politikak sustatu ditzan eskatzea onartu dute talde guztiek, sozialistek izan ezik.
Ezker Anitza-IU taldea izan da bere proposamen guztiak bertan behera ikusi dituen talde bakarra. Bestak beste, dirutza handiei zuzendutako zerga ezartzeko proiektua eskatu du Ezker Anitzak.
Ezker abertzalea
Joseba Permach ezker abertzaleko ordezkariak zerga erreforma ''argi eta sendoa'' bultzatzea eskatu du, ''diru-sarrerarik handienak dituztenen kalterako''. Era berean, EAJk, PSE-EEk eta PPk 2007an ezarritako aldaketa fiskalak jo ditu egungo egoeraren errudun.
Zure interesekoa izan daiteke
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.
Espainiako Gobernuak diesela 20 zentimo jaitsiko du irailean, uztailean prezioak gora egin ostean
KPIa lau hamarren igo da uztailean, % 3,6raino Espainia osoan, erregaien eta elektrizitatearen garestitzeak bultzatuta. EAEn, hazkundea bost hamarrenekoa izan da, % 3,7raino. Nafarroan, aldiz, zazpi hamarrenekoa, % 3,4ra arte.
HLREk Megapark merkataritza-gunea saldu dio NEPI Rockcastleri, 254 milioi euroren truke
Akordio honek, NEPI Rockcastlek Europako merkataritza-zentroen sektorean duen presentzia indartuko du, eta Bizkaian erreferentziazko aktibo nagusietako bat gehituko dio bere merkataritza-ondareari.
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.