Abian da Makina Erremintaren Biurteko Azoka
25 herrialdetako 1.171 enpresek, horien artean % 46 atzerritarrak, gaurtik datorren larunbata arte (ekainak 2) makinarik aurreratuenak eta sektoreko azken nobedadeak aurkeztuko dituzte Barakaldoko Bilbao Exhibition Centerren abiatu den Makina Erremintaren Biurteko Azokaren XVII. edizioan.
2012ko azokan duela bi urte baino stand gehiago izango dira. Azoka 12:00etan inauguratu dute, bertan, besteak beste, Jose Manuel Soria Espainiako Industria ministroa izan da.
Italiak eta Alemaniak pisu handia izango dute azoka honetan, baina bi herrialde horietako enpresez gain Austria, Belgika, Kanada, Txina, Hego Korea, Danimarka, Eslovenia, Espainia, AEBeak, Finlandia, Frantzia, Herbehereak, India, Israel, Japonia, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Suedia, Suitza, Taiwan eta Turkiakoak izango dira.