Krisi ekonomikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Saenz de Santamaria: 'Mundua Espainiarekin fidatzen hasi da'

Saenz de Santamariaren iritziz, Espainiak "bere erantzukizunari aurre egin dio" eta krisiaren aurrean "ez da kikilduko".
Soraya Saenz de Santamaria presidenteordea. Argazkia: EFE.

Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak esan du, Espainiak erreformak bultzatzeko esfortzu handiak egin dituela eta, horren ondorioz, "mundua Espainiarekin fidatzen" hasi dela.

Saenz de Santamariaren iritziz, Espainiak "bere erantzukizunari aurre egin dio" eta krisiaren aurrean "ez da kikilduko".

Alfonso Alonso Espainako Kongresuko PPko bozeramailearen hitzaldi bat aurkeztu du gaur goizean Saenz de Santamariak, Madrilen.

Demokrazia indarrean sartu zenetik bultzatutako erreformarik garrantzitsuena martxan jarri dutela goraipatu du Gobernuko presidenteordeak.

Defizit muga bete ahal izateko gastu publikoa murriztea eta ekonomiak "behar zituen" erreforma sakonak adostea izan dira egitasmo horren "ildo nagusiak".

"Zerbait argi geratu baldin bada, erronkei aurre egiteko Gobernu eta herri honek jarritako gogoak eta indarrak izan dira", esan du.

"Herri hau ez da kikilduko, iraganean argi eta garbi erakutsi genuen, eta berriro ere erakutsiko dugu orain", gaineratu du.

Soraya Saenz de Santamariaren aburuz, dagoeneko "aldaketak" somatu egiten dira. Horren ustez, krisi ekonomikoak bi "arerio" ditu Espainian: "Herri baten borondatea eta Gobernuaren irmotasuna".

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X