Gasteizen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rosell, langabezia-sariarekin bateragarriak diren 'mini-job'en alde

Finantza krisiaren nondik norakoak ''argi eta garbi'' azaltzea eskatu du, haren ustez gizarteak azalpen horiek behar dituelako etorkizunean egin beharko diren sakrifizioak ulertzeko.

Juan Rosell Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioko presidenteak langabezia-sariarekin bateragarriak diren 'mini-job' enpleguak sortzearen alde egin du ostegun honetan Gasteizen, SEA Arabako enpresaburuen elkarteko kideen batzarrean eman duen hitzaldian.

Astean ordu gutxiko enpleguak dira 'mini-job'ak, ordain txikikoak, eta horiek langabezia-sariaren zenbateko bat jasotzearekin bateragarri izatea proposatu du Rosellek.

''Hainbat urtez mugak ireki ziren, enplegua zegoelako eta ez zegoelako lan egiteko jenderik. Orain, berriz, atzera pausoa eman behar da orain arte ordain zitezkeen hainbat gauzatan'', esan du.

Zentzu honetan, ''edozelako enplegua'' sortzearen alde egin du Rosellek, eta 'mini jobs'ak proposatu ditu alternatiba gisa. ''Zer nahiago dugu: langabezian egon ala astean 20 ordu lan egitea?'', galdetu du. Era berean, enplegu horiek langabezia-sariaren zenbateko batekin bateragarri egitea proposatu du. ''Ez % 100arekin'', argitu du.

Finantza krisia

Espainiako finantza krisiaren nondik norakoak ''argi eta garbi'' azaltzea eskatu du Rosellek, haren ustez gizarteak azalpen horiek behar dituelako etorkizunean egin beharko diren sakrifizioak ulertzeko.

Espainiako banku-sistema ''nahiko sendotuta'' dagoela uste du Rosellek, eta arazoa hainbat aurrezki kutxetan dagoela azaldu du.

Juan Rosell Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioko presidenteak langabezia-sariarekin bateragarriak diren 'mini-job' enpleguak sortzearen alde egin du ostegun honetan Gasteizen, SEA Arabako enpresaburuen elkarteko kideen batzarrean eman duen hitzaldian.Astean ordu gutxiko enpleguak dira 'mini-job'ak, ordain txikikoak, eta horiek langabezia-sariaren zenbateko bat jasotzearekin bateragarri izatea proposatu du Rosellek.''Hainbat urtez mugak ireki ziren, enplegua zegoelako eta ez zegoelako lan egiteko jenderik. Orain, berriz, atzera pausoa eman behar da orain arte ordain zitezkeen hainbat gauzatan'', esan du.Zentzu honetan, ''edozelako enplegua'' sortzearen alde egin du Rosellek, eta 'mini jobs'ak proposatu ditu alternatiba gisa. ''Zer nahiago dugu: langabezian egon ala astean 20 ordu lan egitea?'', galdetu du. Era berean, enplegu horiek langabezia-sariaren zenbateko batekin bateragarri egitea proposatu du. ''Ez % 100arekin'', argitu du.Finantza krisiaEspainiako finantza krisiaren nondik norakoak ''argi eta garbi'' azaltzea eskatu du Rosellek, haren ustez gizarteak azalpen horiek behar dituelako etorkizunean egin beharko diren sakrifizioak ulertzeko. Espainiako banku-sistema ''nahiko sendotuta'' dagoela uste du Rosellek, eta arazoa hainbat aurrezki kutxetan dagoela azaldu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Petrolero de Venezuela en Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia Bilboko portuan da

Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsoleko egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da azken orduotan Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X