Eurotaldearen bilera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hollande eta Merkel, Europako batasun ekonomiko handiago baten alde

Eurogunea egoera zail bati aurre egiten ari zaiola nabarmendu dute, eta ostegun honetan hasten den Europako Batzordea garrantzitsua dela uste dute.
François Hollande Frantziako presidentea eta Angela Merkel Alemaniako kantzilerra. EFE

François Hollande Frantziako presidentea eta Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak asteazken honetan Parisen euroguneak aurre egin beharreko egoera zaila nabarmendu dute, eta batasun ekonomiko handiago baten alde egin dute.

Frantziako estatuburuak esan du ostegunean hasiko den Europako Batzordea “garrantzitsua” dela, baina alde aurretik egindako lanak aurrerapausoak lortu dituela nabarmendu du, “hazkuntzari dagokionez batik bat”.

"Europaren etorkizunarentzat oso garrantzitsua den goi-bilera bat izango da biharkoa”, esan du Alemaniako kantzilerrak. Halaber, biharko bileran hazkuntza akordioaren alde egingo dela eta etorkizun politikoa eta ekonomikoa hausnartuko dutela uste du.

Alemaniako kantzilerrak esan duenez, Eurotaldeko kideek “etorkizuneko Europa indartsua eta egonkorra” sortu beharra dute, “funtzionatzen duen Europa handiago bat” eta “kideetako batek besteari laguntzen dion bat”.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X