EAEn koordainketa ekiditeko dekretua indarrean sartu da
laritzak onartutako dekretua argitaratu du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak eta indarrean sartu da jada botiken koordainketa ekiditeko araua. Espainiako beste erkidegoetan ez bezala, EAEn, ez da koordainketa errentaren baitan ezarriko.
Pentsiodunek ez dute botiken % 10 ordaindu beharko diru-sarreren arabera Espainiako beste tokietan bezala.
Biztanleria aktiboari dagokionez, euskaldunek orain arte bezala % 40 ordainduko dute; Espainiako beste erkidegoetan, ordea, urtean 18.000 euro baino gutxiago irabazten dutenenek ordainduko dute soilik kopuru hori.
Bestalde, Espainiako dekretuak, EAEkoak bezala, diru-laguntzarik jasotzen ez duten langabeak arau honetatik at uzten ditu eta dohain izango dituzte botikak. Hala ere, horietaz gain, EAEn, diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenek ere ez dute ezer ordaindu beharko eta lan-istripuagatik tratamenduan daudenek, gaitz toxikoek kaltetutakoek eta hainbat ezinduk ere ez dituzte ordaindu beharko.
Halaber, EAEn erroldatuta gutxienez urtebete daramatenek osasun-txartela izango dute, Gizarte Segurantzan kotizatu duten ala ez kontuan hartu gabe.
Azkenik, euskaldunek erkidegotik kanpo erosi behar dituzten botikengatik ordaindutako kopurua itzuliko die Euskal Osasun Zerbitzuak.
425 sendagai finantzaketa publikotik kendu ditu Osasun Ministerioak
Ana Mato Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun ministroak eta erkidegoetako Osasun arduradunek425 sendagai abuztutik aurrera finantziazio publikotik kentzea erabaki zuten joan den ekainaren 28an, ondorioz, hilabete horretatik aurrera herritarrek sendagai horien zenbateko osoa ordaindu behar izango dute.
Osasun Sistema Nazionaleko lurralde arteko Batzordean hartutako neurri hori dela eta, finantzatutako zerrenda gaurkotu da lehenengo aldiz duela 10 urtetan. Halaber, neurri honek gaixo kronikoentzako salbuespenak jasotzen ditu, baita "medikuek erabakitzen duten kasu horietan ere", Matok azaldu duenez. Erabaki horrekin 458 milioi euro aurreztea aurreikusi dute.
19 talde terapeutikotako 425 sendagai izango dira finantzaketa publikoa izateari utziko diotenak. Halere, sendagaien zerrenda noizean behin berrikusten joango dira.
Zure interesekoa izan daiteke
KPIa % 3,3ra igo da martxoan, erregaien prezioen igoeraren ondorioz
Urte arteko KPIaren puntu bateko igoera hau 2022ko ekainaz geroztik handiena da; une hartan inflazioa % 8,7tik % 10,2ra igo zen.
"Gatazka piztu da berriro" Ertzaintzan, Euspelen arabera
Sindikatua hirugarren indarra izatetik lehen indarra izatera igaro da, 1.732 boto bildu eta 20 ordezkari eskuratuta. "Euspel ez da aldatuko lehen indarra izateagatik", esan du Joseba Saralegi Euspeleko ordezkariak.
Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak, eta 20 delegatu izango ditu
Esan bigarren indar gisa kokatu da, horrek ere 20 delegatu lortu baititu. ErNE, azken bi hamarkadetan EAEko polizia autonomikoan gehiengoa izan duen sindikatua, berriz, hirugarren postuan geratu da.
Greba Batzordeak eta Osasun Ministerioak elkarrizketei ekin diete berriro, bi asteko grebaren ostean
Alderdi guztien elkarrizketarako borondatea eskatu dute, Estatutu Markoa lortzeko.
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuko langileek greba egingo dute astelehenetik aurrera
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Brent upela % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBk Irani ebazpen-plan bat proposatu baitzion. Iranek plana onartu ez, eta berea aurkeztu du.
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.