Arrisku-saria berriz ere gora, Irlandarena estreinakoz gaindituz
iniako arrisku-sariak gogor egin du berriz gora; 485 puntuko mailara iritsi da. Hala, Irlandarena (483 puntu) gainditu du astelehen honetan, estreinakoz. Izan ere, Europako erreskate funtsa erabiliz herrialdeen zorra erosteko proposamenari ezezkoa emateko aukera mahai gainean jarri du Finlandiak, eta mehatxu horrek eragin du igoera. Holandak ere ez du begi onez ikusten operazioa, baina ez du argi esan ezezkorik emango ote dion.
Hamar urteko bonua
17:00etan, Espainiako bonuaren etekina % 6,36koa zen (Irlandakoa, aldiz, % 6,34koa). Alemaniako bonuaren errentagarritasunarekin (% 1,52) alderatuta, gorantz egin du berriz Espainiako arrisku-sariak, 485 puntuko maila lortu arte. Irlandakoa 483 puntukoan zegoen ordu horretan.
Burtsa gorantz
Espainiako burtsa % 0,31 igo da astelehen honetan, eta 7.100 puntuko mailari eustea lortu du. Saioa ireki eta minutu gutxira, Ibex 35ek puntu erdi egin du behera, ostiralean azken bi urteetako igoerarik handienarekin itxi ostean. Hala ere, orduak aurrera egin ahala, Espainiako burtsa galdutakoa berreskuratzen hasi da, eta 21,80 puntu egin du gora (% 0,31), jarduna 7.124 puntuan bukatuz. Urteko galerak % 16,84koak dira.
Repsol YPFk % 1,07 egin du gora; Telefonicak, % 0,34; eta BBVAk, % 0,11. Iberdrolak, berriz, % 0,03 egin du behera; eta Inditexek % 0,21.
Zure interesekoa izan daiteke
SMU medikuen sindikatuak deitutako grebaren jarraipena % 4koa da, Osakidetzaren arabera
Repsolek auzitara eraman ditu Endesa, Iberdrola, Naturgy eta Red Electrica, itzalaldiagatik
Etxebizitzaren prezioak markak hautsi ditu berriro: 6.662 €/m2 Donostian eta 4.102 €/m2 Gipuzkoan
Espainiako Gobernuak bihar onartuko du gutxieneko soldata 1.286 eurora igotzea