Murrizketak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Generalitateak askaririk gabe utzi ditu Kataluniako presoak

Hemendik aurrera, presoek arratsaldeko ogitartekorik izango ez dutela erabaki du Generalitateak.
Generalitateak askaririk gabe utzi ditu Kataluniako presoak. Argazkia: EFE
Generalitateak askaririk gabe utzi ditu Kataluniako presoak. Argazkia: EFE

Generalitateko Espetxe Zerbitzuen Zuzendaritzak Kataluniako kartzelatako presoei askaria kentzea erabaki du. Hori da Kataluniako Gobernuak krisiari aurre egiteko erabaki duten neurrietako bat.

Roca del Vallseko Gazteentzako Espetxeko presoek ezik, astearte honetatik aurrera, Kataluniako presoek ezingo dute arratsaldeko ogitartekoa jan.

Horrez gain, urteko menu bereziak bi egunetan bakarrik eskainiko dituzte: Gabonetan eta Urte Zaharrean. Kafetegiaren ordutegia ere murriztu egingo dute; izan ere, orain arte "luzeegiak" izan dira, Generalitatearen aburuz.

Espetxeetako funtzionarioengan ere eragina izango dute murrizketek eta, irailetik aurrera, menuarengatik 6 euro ordaindu beharko dute (orain arte 3,19 ordaintzen zuten).

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X