UPyD: 'Herritarrei eta demokraziari zerbitzua eskaini diegu'
ong>Rosa Diez Unión, Progreso y Democracia (UPyD) alderdiko bozeramailearen hitzetan, 'herritarrei eta demokraziari zerbitzua' eskaini die UpyDk Bankia auzian.
''Gertatutakoaren erantzule diren 33 pertsona akusatuen aulkian eseriko ditugu, eta hori berri erabat positiboa da herritarrentzat'', esan du Bilbon egin duen prentsaurrekoan.
Bankiako zuzendari ohien kontra UPyD alderdiak aurkeztutako kereila onartu du Auzitegi Nazionalak, eta, asteazken honetan bertan jakitera eman dutenez, Bankiako 33 kontseilari akusatu dituzte.
''Eginbeharrarekin betetzeak eragiten duen poztasuna'' azpimarratu du Diazek ANren erabakiaren inguruan egin duen balorazioan.
''Beste batzuek ez dute horrelako ekimenik bultzatu nahi izan, ez dutelako nahiz izan justizia egitea''.
Diazen hitzetan, ''erakundeen politizazioak eragin du gertatutakoa, politikoak baitira zuzendaritzako kideak izendatzen dituztenak, eta, ondorioz, erakunde horiek alderdien tresna bihurtzen dira''.
Zure interesekoa izan daiteke
SMU medikuen sindikatuak deitutako grebaren jarraipena % 4koa da, Osakidetzaren arabera
Repsolek auzitara eraman ditu Endesa, Iberdrola, Naturgy eta Red Electrica, itzalaldiagatik
Etxebizitzaren prezioak markak hautsi ditu berriro: 6.662 €/m2 Donostian eta 4.102 €/m2 Gipuzkoan
Espainiako Gobernuak bihar onartuko du gutxieneko soldata 1.286 eurora igotzea