2014ra arte luzatuko diote Espainiari defizita zuzentzeko epea
Euroguneko Ekonomia ministroek urtebete gehiago emango diote Espainiari defizita zuzentzeko. Horren ondorioz, Espainiak 2014. urtera arteko epea izango du helburu duen defizita (Barne Produktu Gordinaren % 3) betetzeko.
"Espainiako agintariek 2014 bukatu aurretik zuzendu beharko dute gehiegizko defizita", dio Euroguneko Ekonomia ministroek astelehen honetan eztabaidatu duten dokumentuak.
Adostasuna lortzekotan, astearte honetan onartuko du Ecofinek epea luzatzea.
Hitzarmen horren arabera, Espainiak % 6,3n kokatu beharko du 2012ko defizita, % 4,5en 2013koa eta % 2,8n 2014koa.
Aste erabakigarria
Aste hau erabakigarria izango da ekonomiarentzat. Garrantzi handiko hainbat erabaki hartuko dituzte bai Europan bai Espainian.
Eurotaldeak bilera abiatu du astelehen honetan Espainiako banketxeen erreskatearen baldintzak zehazteko. Espainiako banketxeek ehun mila milioi euroko mailegutik dirua jasotzeko bete beharko dituzten baldintzak zehazteko helburua du batzar horretan Eurotaldeak.
Diplomazia iturriek jakitera eman dutenez, Euroguneko finantza ministroek baldintzen txostena eztabaidatu dute arratsaldean zehar. Beste gai batzuk jorratzeko, albo batera utzi dute Espainiaren egoera, eta, gaualdean, berriz ere ekin diote gaiari.
Oraindik ez dute baldintza horien inguruko daturik plazaratu, baina Bruselatik iritsi diren berriek diote gogorrak izango direla, eta banketxe guztiek % 9ra igo beharko dutela kalitate goreneko aktiboen kopurua.
Horrez gain, defizit helburua betetzeko epea luzatu ala ez erabakiko du Eurotaldeak. Horren arabera erabakiko du Mariano Rajoyren Espainiako Gobernuak zenbat eta nondik murriztuko duen.
Murrizketak
Asteazkenean datu horrekin joango da Kongresura Rajoy, eta Europako Kontseiluko goi-bileran onartutako erabakiak azaltzearekin batera, murrizketen ingurukoak aurreratuko ditu. Mahai gainean daude BEZ zerga igotzea, etxebizitza erostegatik dagoen kenkaria desagertzea, eta funtzionarioen soldata jaistea.
Ostegunean zerga politika koordinatzeko kontseilua egingo da, eta bertan aurrekontuak murrizteko eskatuko die Gobernuak autonomia erkidegoei.
Ostiralean, ministro kontseiluan, zorraren muga ezartzearekin batera, murrizketa berriak eta administrazioaren erreforma onartuko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.
Espainiako Gobernuak diesela 20 zentimo jaitsiko du irailean, uztailean prezioak gora egin ostean
KPIa lau hamarren igo da uztailean, % 3,6raino Espainia osoan, erregaien eta elektrizitatearen garestitzeak bultzatuta. EAEn, hazkundea bost hamarrenekoa izan da, % 3,7raino. Nafarroan, aldiz, zazpi hamarrenekoa, % 3,4ra arte.
HLREk Megapark merkataritza-gunea saldu dio NEPI Rockcastleri, 254 milioi euroren truke
Akordio honek, NEPI Rockcastlek Europako merkataritza-zentroen sektorean duen presentzia indartuko du, eta Bizkaian erreferentziazko aktibo nagusietako bat gehituko dio bere merkataritza-ondareari.
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.