100.000 milioi euro
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bankuen laguntzen inguruan bermeak eskatu dizkio Finlandiak Espainiari

18 hilabetean bideratuko du Europak 100.000 milioi euroko laguntza. Lehen ordainketa 30.000 eurokoa izango da, eta uztaila bukaeran egingo dute.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Europak 30.000 milioi aurreratuko dizkio Espainiari

Espainiako banku sistemari laguntzeko Europak eskainiko duen 100.000 euroko mailegua 18 hilabetean ordainduko dute. Finlandiak bakarrik eskatu ditu mailegu horren inguruko bermeak, Luis de Guindos Ekonomia ministroak azaldu duenez.

"Herrialde batek bakarrik eskatu ditu bermeak, eta dagoeneko hasi gara lanean horiek eskaini ahal izateko. Edonola ere, bermeek ez dute betekizunen % 100 bete behar. Finlandia Eurogunearen % 2 baino gutxiago da, eta bermeek ez dute zertan herrialde horrek eskaintzen duen laguntzaren zenbateko osoa bete'', azaldu du ministroak.

Epeak

"18 hilabetean egingo dituzte 100.000 milioi euroko laguntzaren ordainketak. 30.000 milioi euroko lehen ordainketa hilaren bukaeran egingo dute'', esan du De Guindosek.

Espainiari 30.000 milioi euroko laguntza aurreratzea adostu zuen bart Eurotaldeak, Espainiako bankuen arazorik larrienak konpondu ahal izateko.

Maileguak itzultzeko, 12,5 urte izango ditu batez beste Espainiak, eta gehienez 15 urte.

Bonuak eta ''banku txarra''

Bonuen bitartez jasoko dute laguntza bankuek, likidezia lortu ahal izateko bonu horiek Europako Banku Zentralera igorri ondoren.

Halaber, bankuei baldintza gogorrak ezarriko dizkiete. Hori horrela, higiezinekin lotutako aktiboak, aktibo "toxiko" deritzenak, saldu egin beharko dituzte eta eratuko den "banku txar" batean sartu.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X