Gobernuaren murrizketak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

CCOOk ez du greba baztertzen, murrizketek 'erantzun bat' behar baitute

Unai Sordok kritikatu egin du Gobernu zentralak iragarritako azken neurri sorta "zitalkeria" eta "suizidio ekonomikoa" delako.
CCOOk ez du greba baztertzen, murrizketek 'erantzun bat' behar baitute. Irudia: EITB

Unai Sordo Euskadiko CCOOren idazkari nagusiak esan duenez, ez dute baztertzen greba orokorra deitzea uda ostean, “murrizketa sorta honek goi mailako erantzuna behar baitu”.

Edonola ere, “epeak ondo zehaztu eta langileak eta gizarte mugimendu eta herritar guztiak nola batu ikusi behar dugu, erantzun sendoa emateko berriro, ekimen horiek erantzun guztiak merezi baitituzte”.

Sordok Gizarte Segurantzak Bilbon duen egoitzaren atarian egin ditu adierazpenok, sindikatuaren ordezkariek Gobernu zentralak iragarritako neurrien kontra egindako elkarretaratzen batean.

Euskadin CCOOk duen arduradunaren hitzetan, “printzipioz, ELAk zein LABek ez dute bilgune bat bilatzeko asmorik agertu”, baina, nabarmendu duenez, “guk ez dugu horretan etsiko” eta sindikatuak iragarriko dituen deialdietan parte hartzeko dei egin du,.

Sordok salatutakoaren arabera, Gobernu zentralak azkenaldian iragarri dituen neurri sorta “zitalkeria” eta “suizidio ekonomikoa” dira. “Doikuntza horiek krisialditik irteteko ezinbestekoak diren neurriak balira bezala saltzen ari dira”, eta “bankuen kapitalizazioa eta krisialdia eta langabezia areagotu besterik egiten ez dutenean”.

Zure interesekoa izan daiteke

BARAKALDO  (BIKZAIA), 07/02/2026.- Aspirantes de la OPE de la 35ª promoción de la Ertzaintza, antes de entrar a la primera prueba, este sábado en el BEC de Barakaldo (Bizkaia). EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ertzaintzaren lan eskaintzarako lehen probak atzerapenarekin abiatu dira, espero baino jende gehiago aurkeztu baita

Aurreikusitakoa baino ordu eta laurden geroago hasi dira azterketak, leku eta proba gehiago prestatu behar izan dituztelako; izan ere, hautagaien % 70 aurkeztu ohi dira, eta % 85etik gora bertaratu dira gaurkoan. Segurtasun Sailak ohar bidez azaldu duenez, sindikatuei eman diete jada gertatutakoaren berri, baina Legebiltzarrean agerraldia eskatu du azalpenak emateko.

El coordinador general de Podemos Euskadi, Richar Vaquero, con cargos y representantes de su partido.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elkarrekin Podemosek zuzenketak aurkeztuko dizkio turismo-zergari "progresiboa eta udalerrien errealitatera egokitua" izan dadin

Miren Echeveste Elkarrekin Podemosen Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramaileak esan duenez, bere taldeak "jarrera ireki, arduratsu eta eraikitzailearekin" egingo dio aurre zerga honen negoziazioari, "aurreproiektua indartzeko eta herri eta hirietako bizitzarekin bateragarria den turismo eredu jasangarriago baterantz aurrera egiteko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X