Baso-langile bat hil da Zornotzan, zuhaitz batek kolpatuta
Lan-istripua 18:30 aldera gertatu da, eta, osasun-langileak bertaratu diren arren, ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko.
Baso-langile bat hil da ostegun honetan Zornotzako Ergoien auzoan, zuhaitz batek kolpatuta, Bizkargi mendira igotzen ari zela, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez.
Lan-istripua 18:30 aldera gertatu da, eta osasun-langileak, suhiltzaileak eta Ertzaintzaren Mendiko Erreskate Unitatea mobilizatu dira. Bertara iritsitakoan, osasun-langileek zauritua suspertzeko ariketak egin dituzte, baina bertan hil egin da, zituen lesioen larritasunagatik.
Bertara iristeko zailtasunak zirela eta, 21:45ean esku-ohean eraman dute gorpua ibilgailuak aparkatuta zeuden toki batera. Han, gorpua auzitegiko institutu anatomikora eramango dute.
LAB sindikatuaren arabera, aurten lan-istripuan hildako seigarren langilea da hau.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Benta Berriko 510 etxebizitza erosi dizkio Blackstone funtsaren filial bati, horien babes publikoari eusteko
Langile bat hil da, Bilboko Portuan dagoen enpresa batean lanean ari zela