Irailean igoko dute BEZ zerga
Cristobal Montoro Ogasun ministroak iragarri duenez, BEZ zergaren igoera irailaren 1ean izango da, beharrezko denbora eskaini eta jarduera ekonomikoari kalterik ez egiteko.
Hori horrela, badirudi atzeratu egingo dela BEZ zergaren ezarpena, izan ere, datorren astelehenean bertan edo abuztu hasieran ezarriko zela zabaldu zen.
Ministroen Kontseiluaren ostean emandako prentsaurrekoan ministroak azaldu duenez, BEZ zergaren tipo orokorra % 18tik % 21era igoko da eta murriztua % 8tik % 10era. Oinarrizko elikagaiei dagokien BEZa, berriz, bere horretan utziko dute, % 4an, "gizartea bereziki ez kaltetzeko".
Garraioak, ostalaritzak, turismoak eta elikagai gehienek, edari freskagarriak barne, BEZ murriztuaren atalean jarraituko dute. Aldizkarietan eta egunkarietan ere % 10eko BEZa ordainduko dugu. % 21eko atalean izango dira aurrerantzean ileapaindegi eta estetika zerbitzuak, diskotekak, hileta zerbitzuak eta ikuskizunak (antzokiak, zinema, kirol ikuskizunak, kontzertuak, museoak eta zoologikoak, besteak beste). Betaurrekoen eta lentillen zerga ere igo egingo da.
Gainera, Montorok gogorarazi du 2013ko urtarrilaren 1ean desagertu egingo dela etxea erosteagatik ematen zuten kenkaria, eta etxebizitza berria erosteko, orain arte BEZa % 4koa bazen, ordutik aurrera % 10ekoa izango da.
Erreforma plana
Soraya Saenz de Santamaria Gobernuaren bozeramaileak esan du herritarrek "sakrifizio handiak" egin beharko dituztela zerga alorrean hartu dituzten neurriei aurre egiteko, baina "historiako momentu zailenetako, dramatikoenetako eta mingarrienetko batean" daudela kontuan izateko eskatu die herritarrei.
Ministroen Kontseiluak erreforma plan bat onartu du. Horren arabera, 20 lege berri jarriko dituzte martxan aurten bertan.
Santamariak Luis de Guindos Ekonomia ministroa eta Montoro izan ditu aldamenean Ministroen Kontseiluak gaur onartu dituen neurriak azaltzeko. Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak 65.000 milioi euroko murrizketak iragarri eta 48 ordura onartu dute plana.
Saenz de Santamariarentzat neurriak "ez dira errazak", izan ere, "egoera zailean dauden herritarrei sakrifizio handiak egiteko eskatzen ari gara Espainia aurrera ateratzeko".
Hori dela eta, zergaren igoera aipatu du "kontu publikoen zuloa estaltzeko erremedio bakar" gisara.
Funtzionarioek libre xedatzeko hiru egun galduko dituzte
Funtzionarioek orain arte zituzten libre xedatzeko sei egunetatik hiru galduko dituzte, eta antzinatasunagatik jasotzen zituzten hiru egun libreak ere galduko dituzte, Montoro ministroak azaldu duenez.
Zinegotzien murrizketa eta udalerriei kontrola
Zinegotzien zenbatekoa % 30 murriztuko dutela berretsi du Montorok, joan den asteazkenean Rajoy presidenteak iragarri bezala. Halaber, zerbitzu publikoen azterketa Ogasun Ministerioaren esku geldituko da, eta gertutik jarraituko dituzte 20.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriak. Zerbitzuen kalitatea betetzen ez badute, diputazioen esku geratuko dira zerbitzuok.
Hala, maila txikiko zerbitzuen ''kudeatzaile zentralizatzaile'' izango dira aurrerantzean diputazioak.
18.000 milioi erkidegoentzat, herena Loteriak emanda
Erkidegoak finantzatzeko martxan jarriko den funts berriak 18.000 milioi euro izango ditu, eta zenbateko horren herena Loteriatik helduko da. Gainontzekoa, Altxorrak bideratuko du.
Erregearen hitzak
Erregeak parte hartu du Zarzuelako Ministroen Kontseiluan eta "oinarrizko"tzat jo du "interes orokorraren eta espainiar guztien onuraren" alde lan egitea eta "ekonomiaren susperalditik kanpo" inor ezin dela geratu gogorarazi dio Gobernuari. Juan Carlosek esan du "bereziki gazteekin" akordatzen dela, horiek baitira "egunero langabezia" pairatzen dutenak.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.