Kongresuak murrizketak onartu ditu PPren botoei esker
Madrilgo Diputatuen Kongresuak Mariano Rajoyren Gobernuaren neurri berriak onartu ditu PPren aldeko botoekin, UPNren abstentzioarekin eta gainerako alderdien kontrako bozkarekin.
BEZ zerga igotzea, funtzionarioei aparteko soldata bat kentzea eta langabeziagatik ematen den diru kopurua murriztea onartu dute, besteak beste.
Rajoyren neurriek aldeko 180 boto, kontrako 131 eta abstentzio bat (UPNrena, normalean PPren alde egoten dena) jaso dituzte. Neurri horiekin, Espainiako Gobernuak 65.000 milioi euro aurreztu nahi ditu bi urte eta erdiren buruan.
Botazioa hasi aurretik, ERCko, Amaiurreko eta Izquierda Pluraleko diputatuak Kongresutik atera dira, eskubide sozialen kontrako "erasoaren konplize" ez izateko.