Ofiziala da
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Murtziak irailean eskatuko dio 'erreskatea' Gobernuari

Murtziako presidenteak azaldu duenez, bere autonomia erkidegoak irailean 200 eta 300 milioi euro arteko laguntzak jasotzeko likidezia funtseko laguntza irailean eskatuko du.
Luis Valcarcel Murtziako presidentea Esperanza Aguirre Madrileko presidentearekin. EFE

Ramon Luis Valcarcel Murtziako presidenteak esan du irailean 300 milioi eurorainokoa izan daitekeen laguntza eskatuko diola Mariano Rajoyren Gobernuari.

Murtzia bigarren autonomia erkidegoa bilakatu da erreskatea eskatzen, Valentziak lehengo astean ere hori eskatu ostean.

"Zenbateko zorra pilatzen ari garen aztertzen ari gara, eta 200 milioikoa izan daiteke, 300 milioikoa gehienez", azaldu du Valcarcelek Bruselarekin egindako bileran. Halere, oraindik kopuru zehatza esatea posible ez dela nabarmendu du.

"Murtziak ez dio erreskatea eskatuko Estatuari. Murtziak likidezia funtsak eskatuko dizkio, erreskatearekin zerikusirik ez duena", esan du Valcarcelek. "Erreskatea ez, erreskatea larrialdiko gauza bat delako", azpimarratu du.

"Neuk erreskatea eskatzeko beharra izango banu berehala egingo nuke. Baina ez da beharrezkoa muga horietara iristea", esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X