Kongresuan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fernandez Ordoñezek akatsak onartu, baina bere lanaren alde egin du

Espainiako Bankuaren gobernadore ohiak azaldu duenez, "gauza asko egin dira gaizki, eta, batez ere, ez ziren egin orain denok argi ikusten dugunez egin egin behar ziren gauza asko".
Iragarkia
18:00 - 20:00
Fernandez Ordoñezek bere lana defendatu eta autokritika gutxi egin du

el Angel Fernandez Ordoñez Espainiako Bankuaren gobernadore ohiak azaldu duenez, erakundeak "bere lana egin du", baina gauza asko egin dira gaizki, eta, batez ere, ez ziren egin orain denok argi ikusten dugunez egin egin behar ziren gauza asko".

Diputatuen Kongresuko Ekonomia Komisioan izan da Fernandez Ordoñez eta, argitu duenez, Bankia auziaren ondorioz Espainiako Bankuaren aurkako kanpaina hasi zelako eta finantza krisiari buruz aritzeko Kongresuan hitz egitea eskatu zuen duela denbora asko.

Horrela, "Espainiako Bankuak herrialdeak hiru krisi (nazionala, nazioarteko eta Europakoa) bizi izan dituen garai berezian bere lana bete duela azaltzeko" Kongresuan hitz egiteko eskaera egin zuela esan du.

Nazioarteko krisiaren atzean dagoen gauzarik "garrantzitsuenetako bat" interes tipo baxuak mantentzea izan da, gobernadore ohiaren ustez. Gainera, "erregulazio eza" ere akatsetako bat izan dela azaldu du.

"Zorionez, Espainiako bankuak ez zion ideologia liberalizatzaile horri heldu eta zehatzagoa izan zen", gobernadore ohiaren aburuz, eta horrek nazioarteko krisia sortu denean bankuen balantzeengan izan zuen eragina txikiagoa izatea ahalbidetu zuen.

Beste "akatsetako bat" ekonomilari askoren gomendioak alde batera uztea eta moneta batasuna sortzea izan zen.

Gobernatzaile ohiak esan duenez, "oparotasun urteetan" langabezia tasa altuak eragiten zituzten lan erakundeetan erreformak egitea komenigarria izan zatekeen.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X