Alemaniako egunkari batean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erreskate funtsak Espainiako zorra erostea aztertzen ari da Eurotaldea

Erreskate funtsak, Europako Banku Zentrala merkatuko agente gisa jokatuta, zorra erostea aztertzen ari dira Euroguneko herrialdeak, arrisku-sariaren maila baretzeko asmoz.
Jean Claude Juncker Eurotaldearen presidentea. Argazkia: EFE

deko herrialdeak Espainiarentzako finantza erreskate berri bat aztertzen ari dira. Horrela, erreskate funtsak, Europako Banku Zentrala (EBZ) merkatuko agente gisa jokatuta, zorra erostea aztertzen ari dira Euroguneko herrialdeak, arrisku-sariaren maila baretzeko asmoz, Sddeutsche Zeitung egunkari alemaniarrak argitaratu duenez.

Mekanismoa martxan jartzeko Mariano Rajoyren Gobernuak Eurotaldeari eskaera ofiziala egitea beharrezkoa da. Gainera, erreskatea justifikatuta dagoen jakiteko EBZaren eta Batzordearen iritzia ezagutu beharko litzateke.

"Madrilek eskaera aurkezten badu, laguntzeko prest egongo gara", esan du Europako Batzordeko diplomatiko batek.

Espainiak eta Eurotaldeak bankaren 100.000 milioi euroko erreskaterako baldintzak adostu dituzte dagoeneko. Hala ere, egunkari alemaniarrak argitaratu duenez, hori ez da bonoen erosketa hasteko ezinbesteko baldintza bat; izan ere, erreminta hori finantza sektorean kaudimen arazorik ez duten herrialdeetan bakarrik erabili daiteke.

Horrez gain, egunkariak Luis de Guindos Ekonomia ministroak azken egunetan Wolfgang Schuble eta Pierre Moscovici Alemaniako eta Frantziako Finantza ministroekin bildu dela ere gogoratu du.

Horrez gain, egunkariak Luis de Guindos Ekonomia ministroak azken egunetan Wolfgang Schuble eta Pierre Moscovici Alemaniako eta Frantziako Finantza ministroekin bildu dela ere gogoratu du.

Egunkariaren arabera, Alemaniako Gobernuak ez luke bonoen erosketa baztertuko, baina nahiago du Espainiako bankuen berregituratzearekin hasi. Laguntza berria bost alderdietako ordezkariek osatutako Bundestagaren batzorde berezi batek baimendu beharko luke. Bilerak sekretuan egingo lirateke merkatuei zer gertatzen ari denaren berri ez emateko.

Alemaniako zalantzen aurrean, egunkariak Frantziak plana babesten duela ziurtatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X