Espainiarrak 'galduta' daude Liberation egunkariaren arabera
Bere garaian Greziarekin egin zuen modura, Frantziako Libération egunkaria, zuzen eta zorrotz dabil Espainiako krisi ekonomikoa aztertzen. Horren adibide da bere azken azala, non bandera espainiar haundi bat ikusi daiteke, eta bere gainean,izenburua: 'galduta' , tamainu haundian hau ere.
Espainiako egoera ekonomikoari eskeintzen dizkion orrialdeetan, egunkari frantsesak, Espainia krisian hondoratzen ari dela esaten du, nahiz eta Europa plan ezberdinak aztertzen ari den. 'Porrota' eta 'hondamendia' bezelako hitzekin definitzen du egungo egoera Espainian, esanez, Rajoyk ez duela onartu nahi arazo ekonomikoa, politikoa bihurtu dela. Egunkariko zuzendariak, Nicolas Demorandek dio, Espainian ezer ez dabilela ondo, eta ekidin ezineko desastre batetara doala Espainiako krisia.
Erresuma Batua
Financial Times eta The Guardian egunkariak, Erresuma Batuan garrantzitsuenak, titular bat baino gehiago partekatu dute azken asteetan. Esaterako, biak bat etorri ziren Espainiako bankuen erreskatearen inguruan, Rajoyk hori guztia garaipen bat bezela saldu zuela, eta euren iritziz, jarrera hori, onartezina izan zen krisian murgilduta dagoen euro guneko egoera ikusita. Bat egiten dute baita ere, Rajoyren espainiarrekiko jarrera kritikatzeko: diote, presidenteak argiago hitzegin beharko liekela hiritarrei, eta Europari erakutsi, berak dioen bezela, Espainiako ekonomia ez dela arrisku sarian ikusten den hori, eta duen indarra nolakoa den azaldu behar duela. Horrekin bakarrik, eta beste neurri berri batzuekin lasaituko omen da Espainiako zorrarekin dagoen presioa.
Alemaniako Die Welt egunkariak berriz dio, ez dela nahikoa Espainiak Frantzia eta Alemaniaren laguntza izatea Europako Banku Zentralaren aurrean, diru merkatuei pazientzia bukatzen ari zaielako eta jada ez direlako inorekin fidatzen.
Kezka EEBBetan
EEBBak jada hauteskunde giroan daude murgilduta. Obama berriz aukeratua izateko testuinguruan, badakite Europako krisiak zuzenean eragingo diela, horregatik, gai hau egunero ateratzen da euren mitinetan. Esaterako, hautagai errepublikarrak, Mitt Romneyk argi esaten du berak ez duela nahi EEBBek Europaren antzik izatea, eta ez du ulertzen, nola oraindik Europak ez duen konpondu Espainia eta Italiako arazoa.
International Herald Tribunek berriz dio, Espainiak duen mina ez duela bankuen erreskate batek bakarrik sendatuko, eta Europako banku zentralari laguntza eskatzeak, aurkako efektua lortzen duela, alegia, diru merkatuak oraindik urduriago jartzea.
Portugal, baikorrena
Portugaleko Economico egunkaria izan da esku-zabalena Rajoyk hartutako neurrien inguruan eta Espainiako bankuei egindako erreskatearen inguruan. Dio, Espainiak, neurri gogorragorik hartu gabe lortu duela bankuentzat erreskatea.
Espiritu Santuaren bankuko presidenteak, Ricardo Salgadok aldiz dio, Espainiak ez duela erreskate osorik behar eta Portugaleko merkataritza bankuko presidenteak bere aldeti, ontzat ematen du bankuei emandako lagutnzak, horrek, pixkanaka, Espainiaren noraeza zuzenduko duelakoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.