Tentsioa merkatuetan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EBZ zorra erosteko prest, Estatuek erreskate funtsera jotzen badute

Estatuetako bonuak erosteko prest agertu da Europako Banku Zentrala, Estatu horiek beren zorra erosteko erreskate funtsa erabiltzen badute. Ez-ohiko neurriak iragarri ditu Draghik.

Merkatuen presioari aurre egiteko ez-ohiko neurriak iragarri ditu Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidenteak ostegun honetan.

EBZko gobernu batzordea Francforten bildu da goizean, euroguneko moneta politikari buruz hitz egiteko. Jarraian, prentsaurrekoa eskaini du Draghik, eta, bertan, ez-ohiko neurri horiek datozen asteotan zehaztuko dituztela iragarri du.

Euroak atzera bueltarik ez duela berretsi du Draghik, eta, horren harira, EBZko presidenteak esan du euroaren etorkizunaren inguruko zalantzei lotutako arrisku-sarien egoera ''onartezina'' dela; horri ''aurre egin'' behar zaiola.

Horregatik, EBZ Estatuen bonuak erosteko prest agertu da, Estatuek erreskate funtsera jotzen baldin badute. Hau da: presio gehien jasaten ari diren Estatuen zorra erosteko prest agertu da Draghi, Estatu horrek bere zorra erosteko erreskate funtsa erabiltzen baldin badu.

Ibexa % 5 hondoratu da

Ibex 35eak % 5a galdu du eta arrisku saria 540 puntutaraino iritsi da Europako Banku Zentraleko presidentea, Mario Dragui, bere agerraldia egiten ari zen bitartean.

Interes-tasa % 0,75ean mantendu dute

Europako Banku Zentralaren gobernu-kontseiluak euroguneko interes-tasa % 0,75ean (minimo historikoa) mantendu du, merkatuek espero zuten moduan. Uztailean interes tasa jaitsiko zuen EBZak.

Aurreikuspenak onak ziren

Europako Banku Zentraleko presidenteak lehengo astean merkatuetan aurreikuspen onak piztu zituen Londresen emandako konferentzia batean, euroa babesteko beharrezkoa den guztia egingo zuela esan baitzuen.

Honako hauek izan ziren EBZren presidentearen hitzak: “EBZ prest dago euroa babesteko beharrezkoa den guztia egiteko, eta, sinetsi iezadazue, nahikoa izango da”. Esaldi honen eraginez, finantza merkatuetan Espainiaren eta Italiaren zorra erosten hasi ziren inbertitzaileak.

Merkatuen presioari aurre egiteko ez-ohiko neurriak iragarri ditu Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidenteak ostegun honetan.EBZko gobernu batzordea Francforten bildu da goizean, euroguneko moneta politikari buruz hitz egiteko. Jarraian, prentsaurrekoa eskaini du Draghik, eta, bertan, ez-ohiko neurri horiek datozen asteotan zehaztuko dituztela iragarri du.Euroak atzera bueltarik ez duela berretsi du Draghik, eta, horren harira, EBZko presidenteak esan du euroaren etorkizunaren inguruko zalantzei lotutako arrisku-sarien egoera ''onartezina'' dela; horri ''aurre egin'' behar zaiola.Horregatik, EBZ Estatuen bonuak erosteko prest agertu da, Estatuek erreskate funtsera jotzen baldin badute. Hau da: presio gehien jasaten ari diren Estatuen zorra erosteko prest agertu da Draghi, Estatu horrek bere zorra erosteko erreskate funtsa erabiltzen baldin badu.Ibexa % 5 hondoratu daIbex 35eak % 5a galdu du eta arrisku saria 540 puntutaraino iritsi da Europako Banku Zentraleko presidentea, Mario Dragui, bere agerraldia egiten ari zen bitartean.Interes-tasa % 0,75ean mantendu duteEuropako Banku Zentralaren gobernu-kontseiluak euroguneko interes-tasa % 0,75ean (minimo historikoa) mantendu du, merkatuek espero zuten moduan. Uztailean interes tasa jaitsiko zuen EBZak.Aurreikuspenak onak zirenEuropako Banku Zentraleko presidenteak lehengo astean merkatuetan aurreikuspen onak piztu zituen Londresen emandako konferentzia batean, euroa babesteko beharrezkoa den guztia egingo zuela esan baitzuen.Honako hauek izan ziren EBZren presidentearen hitzak: “EBZ prest dago euroa babesteko beharrezkoa den guztia egiteko, eta, sinetsi iezadazue, nahikoa izango da”. Esaldi honen eraginez, finantza merkatuetan Espainiaren eta Italiaren zorra erosten hasi ziren inbertitzaileak.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X