De Guindosek EBZaren 'mugarik gabeko esku-hartze sendoa' eskatu du
Luis de Guindos Ekonomia ministroak Europako Banku Zentralaren "mugarik gabeko esku-hartze sendoa" eskatu du, Espainiako zorraren gaineko merkatuetako presioak lasaitzeko.
Gauzak horrela, helburua lortzeko, "esku-hartzeari ezin diogu muga jarri, horren diru-laguntza kopurua edo denbora ezarri", laguntza horri eraginkortasuna ez kentzeko, alegia.
EFEri eskainitako elkarrizketa batean De Guindosek iragarri duenez, Espainiak bete beharreko balizko baldintzak irailaren bigarren astean izango diren Eurotaldeko eta Ecofineko bileretan zehaztuko dira.
De Guindosek adierazi duenez, ordurako zorra erosteko programa nola gauzatuko duen azalduko du EBZak. Gauzak horrela, Espainiako Gobernua horrek esandakoa aztertuko du erreskatearen gainean behin betirako erabakia hartu baino lehen.
Ekonomia ministroak azpimarratu duenez, Europako Banku Zentrala bigarren mailan arituko da, eta epe laburrerako bonuak erosiko ditu, baina lehentasunezko hartzekodunen eskumena erabili gabe (bestela, horrek inbertitzaileak uxatuko lituzke).
Europak ezarritako baldintzak
Espainiaren balizko "erreskate malguagatik" Europak ezar ditzakeen baldintzek ez dute Ekonomia ministroa kezkatzen, Espainia "etxeko lanak ongi egiten ari delako", arlo fiskalean eta azpiegiturazko erreforma esparruan ere, Nazioarteko Diru Funtsak eta Bruselak hala aitortuta.
"Zentzu batean, baldintzak definituta daude jada", azaldu du Ekonomia ministroak, "Espainiak aurrekontuaren doitasun programa aurkeztu du eta Europak honi oniritzia eman dio", 2013 eta 2014 urte bitartean 90.000 milioi euroko murrizketari aipamena eginez. "Espainia erabat kaudimenduna da", nabarmendu du De Guindosek, "ekonomia lehiakorra duelako, eta horren adibidea da, besteak beste, % 3,4ko esportazioen igoera".
Luis de Guindos Ekonomia ministroak Europako Banku Zentralaren "mugarik gabeko esku-hartze sendoa" eskatu du, Espainiako zorraren gaineko merkatuetako presioak lasaitzeko. Gauzak horrela, helburua lortzeko, "esku-hartzeari ezin diogu muga jarri, horren diru-laguntza kopurua edo denbora ezarri", laguntza horri eraginkortasuna ez kentzeko, alegia. EFEri eskainitako elkarrizketa batean De Guindosek iragarri duenez, Espainiak bete beharreko balizko baldintzak irailaren bigarren astean izango diren Eurotaldeko eta Ecofineko bileretan zehaztuko dira. De Guindosek adierazi duenez, ordurako zorra erosteko programa nola gauzatuko duen azalduko du EBZak. Gauzak horrela, Espainiako Gobernua horrek esandakoa aztertuko du erreskatearen gainean behin betirako erabakia hartu baino lehen.Ekonomia ministroak azpimarratu duenez, Europako Banku Zentrala bigarren mailan arituko da, eta epe laburrerako bonuak erosiko ditu, baina lehentasunezko hartzekodunen eskumena erabili gabe (bestela, horrek inbertitzaileak uxatuko lituzke).Europak ezarritako baldintzakEspainiaren balizko "erreskate malguagatik" Europak ezar ditzakeen baldintzek ez dute Ekonomia ministroa kezkatzen, Espainia "etxeko lanak ongi egiten ari delako", arlo fiskalean eta azpiegiturazko erreforma esparruan ere, Nazioarteko Diru Funtsak eta Bruselak hala aitortuta. "Zentzu batean, baldintzak definituta daude jada", azaldu du Ekonomia ministroak, "Espainiak aurrekontuaren doitasun programa aurkeztu du eta Europak honi oniritzia eman dio", 2013 eta 2014 urte bitartean 90.000 milioi euroko murrizketari aipamena eginez. "Espainia erabat kaudimenduna da", nabarmendu du De Guindosek, "ekonomia lehiakorra duelako, eta horren adibidea da, besteak beste, % 3,4ko esportazioen igoera".
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Durruma Donemiliagan izandako lan-istripu batean
Istripua ostiralean gertatu zen, 18:30 aldera, belar bola batek azpian harrapatu zuenean langilea.
Tubos Reunidosek 118,1 milioi galdu ditu 2025ean
Azken urtean, finantza-zor garbia 234,3 milioi eurotik 263,2 milioi eurora igo da, besteak beste, FASEE maileguaren interes kapitalizatuen eraginaren ondorioz.
KPIa % 3,3ra igo da martxoan, erregaien prezioen igoeraren ondorioz
Urte arteko KPIaren puntu bateko igoera hau 2022ko ekainaz geroztik izandako handiena da; inflazioa % 8,7tik % 10,2ra igo zen urte hartan.
"Gatazka piztu da berriro" Ertzaintzan, Euspelen arabera
Sindikatua hirugarren indarra izatetik lehen indarra izatera igaro da, 1.732 boto bildu eta 20 ordezkari eskuratuta. "Euspel ez da aldatuko lehen indarra izateagatik", esan du Joseba Saralegi Euspeleko ordezkariak.
Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak, eta 20 delegatu izango ditu
Esan bigarren indar gisa kokatu da, horrek ere 20 delegatu lortu baititu. ErNE, azken bi hamarkadetan EAEko polizia autonomikoan gehiengoa izan duen sindikatua, berriz, hirugarren postuan geratu da.
Greba Batzordeak eta Osasun Ministerioak elkarrizketei ekin diete berriro, bi asteko grebaren ostean
Alderdi guztien elkarrizketarako borondatea eskatu dute, Estatutu Markoa lortzeko.
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuko langileek greba egingo dute astelehenetik aurrera
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.