Krisia eurogunea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Merkelek Greziari konpromisoak betetzea eskatu dio berriro

Halaber, Alemaniako kantzilerrak Greziak eurogunearen parte izaten jarraitzea nahi duela nabarmendu du.
Angela Merkel Alemaniako kantzilerra eta Andonis Samaras Greziako lehen ministroa. EFE

Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak azaldu duenez, Greziak eurogunearen parte izaten jarraitzea nahi du, baina Atenaseko Gobernuak erreformen konpromisoa dagokion denboran bete beharra duela nabarmendu du, Europako Batasuneko kideekin babesa eduki ahal izateko.

"Grezia eurogunearen parte da, eta hala izaten jarraitzea nahi dut", esan du Merkelek Andonis Samaras Greziako lehen ministroarekin egindako prentsaurrekoan.

Samarasek esan du bere Gobernuak ez duela diru gehiago nahi, baina bai "arnasa hartzeko aire gehiago", erreformak eta aurrezkieak betetzeari dagokionez Europar Batasunak ezarritako epeen harira.

Fraçois Hollande Frantziako presidentearekin atzo egin bezala, Merkelek Greziaren inguruko troikaren (Europak Batzordeak, Europako Banku Zentralak eta Nazioarteko Diru Funtsak osatzen dute) txostenari itxaron beharra dagoela nabarmendu du.

Eurogunetik irtetzeko aukera

Alemaniako Gobernuak Finantza Ministerioan lan egiten duen eta Grezia Eurogunetik irtetzeak eragingo lituzkeen ondorioak aztertzea helburu duen lan talde baten existentzia onartu du, Financial Timesen alemaniar edizioak horren inguruko albiste bat klaeratu ostean.

Albistearen inguruan galdetuta, Martin Kotthaus Finantza Ministerioko ordezkariak garrantzia kendu nahi izan dio gaiari, eta gerta daitezkeen egoera guztiak aztertu behar direla azpimarratu du, "nahiz eta hori gertatzeko aukera gutxi egon".

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X