Greziak 'arnasa hartzeko aukera ematea' eskatu du
Andonis Samaras Greziako lehen ministroak denbora gehiago eskatu du, “arnasteko aire gehiago”, “ekonomiari bultzada berria eman eta Estatuko diru-sarrerak handitzeko”, eta drakma monetara bueltatzearen ondorio katastrofikoez ohartarazi du.
“Utz nazazue argi esaten: ez dugu diru gehiagorik nahi. Baldintza guztiak betetzeko konpromisoa gure gain hartzen dugu”, adierazi du Samaras ministroak Bild egunkari alemaniarrean egindako elkarrizketan, Berlinera joan baino bi egun lehenago.
Horren esanetan, “hazkundea bultzatu behar da, finantza-hutsuneak murrizteko”, eta azpimarratu du “denbora gehiago eskatzeak” ez duela esan nahi “diru gehiago behar dugunik”. Halaber, “inoiz ez dut eztabaidatu Greziaren zor berri bat barkatzeaz”, esan du.
Greziak eurogunea uztzi eta dracmara itzuliz gero, “Greziarentzako hondamendia” litzatekeela uste du Samarasek, “bost urteko atzeraldia” ekarriko lukeela eta “langabeziak %40tik gora” egingo lukeela aitortu du.
“Grezia odolusten ari da”, azpimarratu du lehen ministroak, eta gaineratu du azken hiru urteotan “bost aldiz txikitu” dela herrialdeko ekonomia. “Ongizate adierazleak heren bat jaitsi dira, pentsiodunek diru-sarreren bosten bat galdu dute eta gazteen erdia langabezian dago”, gaineratu du.
Sakrifizioak ez dira alferrikakoak
Hala eta guztiz ere, “greziarrak egiten ari diren sakrifizioak ez dira alferrikakoak”, Samarasen hitzetan. “Kide guztiek zera jakin behar dute: gu, greziarrak, ahaleginak egiten ari garela eta lortu egingo dugula”, azpimarratu du.
“Arazoak etorkizun laburrean ditugu, baina itunei esker, gure finantziazioa datozen hiru urteetarako ziurtatuta dago”. Samarasen ustez, “berriro ekonomia azkar haztea, irabazi fiskalak hobetzea eta egiturazko erreformek ondorioak positiboak izatea” izango da erabakigarriena.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.