Aldundiek 11.400 milioi bilduko dituzte, espero baino 716 gutxiago
Aurten 11.400 milioi euro bilduko dituzte EAEko aldundietako ogasunek, espero zena baino 716 gutxiago. Halaber, 2013an 11.825 milioi biltzea aurreikusi dute. Datorren urteko aurreikuspenak hiru aldundien baiezkoarekin eta Jaurlaritzaren abstentzioarekin egin du aurrera.
Zenbateko horiek astearte honetan egin duten Finantza Publikoen Euskal Kontseiluan adostu dituzte. Jaurlaritzak, aldundiek eta udalek osatzen dute erakundea, baina azken horiek boto eskubiderik gabe. Bileraren helburua aurtengo diru-bilketen aurreikuspenak ezartzea eta 2013ko diru-bilketa ere aurrez ikustea zen.
Edonola ere, bilketen jaitsierak baldintzatuta etorri da hitzordua, eta hainbat desadostasunek sei orduz luzatu dute.
Akordio falta, opor fiskalek eraginda
Desadostasuna ''opor fiskal'' bezala ezagutzen diren diru-laguntzen itzulerak piztu du. Dirua banatu ala ez erabaki behar izan dute, eta orduan agertu dira iritzi kontrajarriak.
Aurten, 309 milio euro jaso dituzte aldundiek opor-fiskal horienitzuleraren ondorioz (209 milioi Arabak, 80 Bizkaiak eta 20 Gipuzkoak).Zenbateko horretatik % 70 Jaurlaritzara bideratu behar dute aldundiek(210 milioi euro, alegia). Aurtengo aurreikuspenetan diru hori kontuan izatea defendatu du Jaurlaritzak. Bizkaia eta Araba, aldiz, kontra agertu dira. Azken bi horien ustez, kautelazko diru-sarrera da, oraindik ere laguntza horien zenbait kontu erabakitzeke baitaude Europan.
Azkenean, Jaurlaritzaren proposamenak aurrera egin du, Jaurlaritzaren beraren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren botoei esker.
Erreakzioak
Carlos Aguirre Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburuak azaldu duenez, 2011ko urriko bileran adostu zuten diru hori 2012an banatzea. Beraz, ''ustekabez'' hartu du Bizkaiko eta Arabako Foru Aldundien jarrera. Halaber, 2013ko aurreikuspena ''xumea'' dela esan du Aguirrek, baina, zailtasunak ez jartzeko, bozketan abstenitu egin dela azaldu du.
Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak ere ''ustekabea'' agertu du Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Jaurlaritzak lortutako akordioaren aurrean. Bilbaoren ustez, ''kontuak ixteko makillajea'' baino ez da, eta erabakia euskal erakundeen ''kaltetan'' dator.
Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak ere uste du egokiena diru hori aurtengo aurreikuspenetan kontuan ez hartzea litzatekeela, kontuak ''zorroztasunez'' egin ahal izateko.
Martin Garitano Gipuzkoako ordezkariak, aldiz, Jaurlaritzari emandako babesa justifikatu du, eta ''koherentzia'' kontua izan dela esan du, hasieratik diru hori banatzea izan baita helburua.
Atzerapena
Gaurko bilera polemikarekin etorri da. Izan ere, legearen arabera, urriko lehen bi asteetan egin behar da. Patxi Lopez lehendakariaren Gobernuak, baina, deialdia atzeratzea erabaki zuen, hauteskunde kanpainak ez baldintzatzeko.
EAJk, PPk eta EH Bilduk (Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako aldundietan gobernatzen duten indarrak) gogor kritikatu zuten erabaki hori, eta bilera epe legalen barruan egitea eskatu zuten.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.