AHTa Frantziarekin 2017an batuko da
Euskadiko Abiadura Handiko Trena (AHT) Frantziarekin lotzeko obrak 2017an hasiko dira, eta sei urte eta erdiz luzatuko dira, Etienne Picher Bordele-Espainia Abiadura Handiko Lineiaren proiektu-buruak asteazken honetan jakitera eman duenez. Eusko Jaurlaritzak Donostiako Kursaalean ekitaldi batzuk egin ditu ‘euskal y’aren inguruan.
Ekitaldi hauek asteartearen eta asteazkenaren artean izan da, Donostian, "Abiadura Handiko Trena Gipuzkoan. Aukerak eta Garapen Ekonomikoa’ izenburupean. 200 tekniko baino gehiago izan dira bertan, eta Picherrek azaldu duenez, "nazioarteko proiektua da, Akitaniako eskualdean, Midi-Pirineesetan, Euskadin… zentratzen delako; ondorioz, argi dago etorkizun handia duela aurretik".
Abiadura handiko Frantziako eta Euskadiko konexioak 17 milioi bidaiari izango ditu urtean, eta "trenean egindako bidaien denbora asko murriztuko du", adierazi du. Adibide bat jarri du hori azaltzeko: "Burdeos eta Bilbo arteko bidaia bi ordu eta 15 minututan egin ahal izango da, eta ordu eta erdi behar izango da Donostia eta Burdeos ibilbidea eginez gero".
Picherren ustez, proiektua gaur egun zehazten ari dira, eta "oparotasunaren eta garapenaren palankaren sare mistoa izango da lurralde horientzako, gainera, bertako enpresen lehiakortasuna hobetzen lagunduko da, lanpostuak sortuko ditu eta turismoa sustatuko du".
Alfonso Rodriguez Abiadura Handiko distantzia erdi eta luzeen Renfeko arduradunak azaldu duenez, trenak "ez du areriorik distantzia ertainetan", eta Avant Madril-Valladolid eta Madril-Toledo jarri ditu eredutzat, etorkizunean Bilbo-Gasteiz-Donostia zerbitzuaren antzekoak izango direlako2.
Zure interesekoa izan daiteke
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripu batean
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Brent upela % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBk Irani ebazpen-plan bat proposatu baitzion. Iranek plana onartu ez, eta berea aurkeztu du.
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.
Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.
Osasun Ministerioak bi bilera egingo ditu aste honetan, medikuen grebari buruz hitz egiteko
Ostegunean greba batzordearekin bilduko da, mobilizazioak eragin dituzten gatazka-puntuak aztertzeko. Ondoren, ostiralean, egoeraren berri emango die autonomia-erkidegoei Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluan.
Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztu du, eta 285 kaleratze iragarri
200 langile baino gehiago (152, Amurrion, eta 53, Trapagaranen) hitzartutako kaleratzeen bidez egotziko dituzte. Aldi baterako kontratudun langileak (80 bat), ordea, hilaren amaieran kaleratuko dituzte.
Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko
Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko.