Elkarrizketa Radio Euskadin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pentsioen errekurtsotik kanpo utzi izana egotzi dio Amaiurrek EAJri

Sabino Cuadra Amaiurreko diputatuak EAJk pentsioen inguruko errekurtsoa sinatu izana kritikatu du, beste alderdi batzuek Amaiurri “elkartasuna” adierazteko sinatzeari uko egin ziotenean.
Argazkia: EFE

Pentsioen inguruan, Diputatuen Kongresuko oposizioko alderdiek aurkeztu behar zuten errekurtsotik kanpo utzi izana egotzi dio Sabino Cuadra Amaiurreko diputatuak EAJri.

Radio Euskadiri egindako elkarrizketa batean, PSOE eta UPyD alderdiek Amaiurri jarritako betoaz hitz egin du. Cuadrak EAJ kritikatu du pentsioen inguruko helegitea sinatzeagatik; izan ere, betoaren berri jakin zutenean, besteak beste, ERC, BNG, NaBai eta Compromis alderdiek helegitea ez sinatzea erabaki zuten Amaiurri elkartasuna adierazteko.

Era berean, jakinarazi duenez, IU alderdiarekin "desilusio handia" jaso dute helegitea sinatu duelako. Amaiurreko diputatuaren hitzetan, "ez du alderdiaren izaera demokratikoaz gauza onik esaten".

Sabino Cuadraren arabera, "azken egunean, azken unean" PSOEko buruzagik batek Amaiurri betoa jartzea erabaki zuen. Gaineratu duenez, alderdiko "kupulan" hartutako erabakia izan da. Bestalde, sozialistek Amaiurrek sinatzeko hainbat ekimen aurkeztu dizkiela gogoratu du. "Beraiekin hainbat zuzenketa negoziatu ditugu", gaineratu du.

Betoa jarrita, "ez dute Amaiur marjinatu, koalizioa bozkatu zuten 330.000 boto-emaileak baizik.

Erreskatea

Bestalde, Cuadraren aburuz, "Espainiak erreskatea eskatu beharko du", ekonomiak orain arteko bideari eusten badio.

Hala ere, "ezin da erreskatea noiz eskatuko duen zehaztu". Edonola ere, horren hitzetan "erreskateak ondorio nahikoa negatiboak izango ditu herritarren gehiengoan".

Santiago Cervera kasua

Ustez, Nafarroako Aurrezki Kutxako presidenteari xantaia egiteagatik inputatu dute Santiago Cervera PPko diputatua. Ondorioz, dimisioa aurkeztu du politikariak. Gaiaren harira Amaiurreko diputatuak adierazi duenez, "usain txarra darien kontuak ateratzen ari dira": ustelkeria, ezkutuko operazioak, eta botere politikoaren eta ekonomiaren arteko harremanak, besteak beste.

Zure interesekoa izan daiteke

monica-garcia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Monica Garciak uste du sindikatu mediku batzuek grebari eusteko aparteko interesa dutela

Espainiako Osasun ministroaren ustez, "mediku sindikatu batzuek pizgarriren bat dute gatazkari eusteko, eta Estatutu Markoak dakartzan hobekuntzak sektoreko profesionalengana iristea saihesteko edo atzeratzeko". Era berean, Aragoi, Nafarroa, Kantabria, Asturias eta Galiziako erkidegoek grebari amaiera ematea lortu dutela nabarmendu du, eta gainerako erkidegoei "euren lana egiteko" eskatu die, "profesionalen lan-baldintzak eskumen autonomikoen menpe daudelako".

El pago mediante Bizum llega a los comercios físicos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Banku-txartelari agur? Bizum bidezko ordainketa saltokietara iritsi da

NFC teknologiaren bidez egingo dira ordainketak, contactless metodoaz, erabiltzaileak Bizum aktibatuta duen banku-aplikazioaren edo Bizum Pay-ren diru-zorro digital berriaren bitartez. Ordainketa berehala egingo da, eta ez da bitartekaririk (Visa, Mastercard…) beharko. Massimo Cermelli ekonomialariaren ustez, Bizum "erakargarria izan daiteke; saltoki txiketarako, batik bat", komisioetan aurreztu dezaketelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X