Gabonetako ordainsaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2013ko ekaineko ordainsaria urtarrilera aurreratu du Donostiako Udalak

Abendukoa ekainaren 15ean emango dute eta gauza bera datozen urteetan "aurtengo Gabonetako ordainsaria konpentsa daitekeen arte".
Juan Karlos Izagirre alkatea.
Juan Karlos Izagirre alkatea.

Bilduko Donostiako Udalak dagoeneko ordaindu du abenduko soldata eta 2013ko ekainekoa urtarrilaren 1era aurreratuko du. Halaber, funtzionarioek orain jasoko ez duten ordainsaria bermatzeko funts bat eratu dute.

Udaleko batzordeak aztertu dituen 8 aukeretatik, "langileentzat irtenbide onena dena hartu dugu", adierazi du Juan Karlos Izagirre alkateak Nekane Burutaran Giza Baliabideetako zinegotzi ordezkariarekin batera eman duen prentsaurrekoan.

Gipuzkoako Aldundiak harturiko erabakiaren "antzeko" bat aztertu du Udalak; izan ere, Gabonetako aparteko ordainsaria "soldatarekin batera doan osagarri batengatik" ordezkatu dute. Hala ere, Udaleko "txosten juridikoak" erabaki horren aurkakoak izan dira erakunde bakoitzak "berezitasun propioak dituelako".

Joan den ostiralean, hilaren 14ean, Udalak hil honetako soldata aurreratu zuela iragarri du Izagirrek; hau da, 2.300 funtzionarioen soldata.

Halaber, ekainekoa urtarrilaren 1era aurreratuko du eta abendukoa ekainaren 15era. Datozen urteetan gauza bera egingo dute aurtengo Gabonetako aparteko soldata "konpentsa daitekeen arte".

Eta orain jaso ez den ordainketa bermatzeko, 6 milioi euroko funtsa eratu dutela azaldu du, Gabonetako ordainsaria emateko behar den kopurua. Ildo honetan, beste alderdi politikoek neurria "babestea" garrantzitsua litzatekeela uste du, Bildu Udalean ez dagoenerako iragarritako konpentsazioa eman ahal izateko.

Udaleko langileen sindikatuek "neurriaren berri dutela" esan du eta funtsa "aurtengo ordainsaria ez galtzea bermatzeko eskatzen zuten bermea" dela azaldu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Trabajadores de la plantilla de Tubos Reunidos durante una concentración, frente a la sede del Gobierno Vasco, a 13 de febrero de 2026, en Vitoria, Álava, País Vasco (España). La concentración ha sido convocada por el comité de empresa de Tubos Reunidos Amurrio contra el ERE planteado por la dirección.



Iñaki Berasaluce / Europa Press

13/2/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAren arabera, Trapagarango Tubos Reunidoseko delegatuek "jada ez dute sindikatua ordezkatzen"

Amurrioko eta Trapagarango lantegietan ordezkaritza duten sindikatuek erreakzio ezberdinak izan dituzte enplegu-erregulazoko espedientea atzera bota ondoren. ELA eta LAB langileekin harro agertu dira, eta borrokan jarraitzen dutela adierazi dute, "enplegua defendatuz". CCOO sindikatuaren hitzetan, "ziurgabetasuna" zabaldu da, eta UGTren esanetan, berriz, euren delegatuek "era kontsekuentean" jokatu dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X