Lan gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Caprabok negoziatzea onartu eta 400 kaleratzeen plana baztertu du

Supermerkatu kateak onartu egin du enpresako lan-baldintzak sindikatuekin negoziatzea, eta langileen soldatak murrizteko proposamena ere baztertu du.
Caprabo

Caprabo supermerkatuen kateak onartu egin du enpresako lan-baldintzak sindikatuekin negoziatzea, eta 400 langile kaleratzeko eta soldatak murrizteko proposamena baztertu ditu.

Konpainiak asteartean jakinarazi zien sindikatuei lan eta soldata baldintzetan doikuntza nabarmen bat egiteko asmoa, 2013rako salmentak jaitsi egingo zirela aurreikusita.

Sindikatuen arabera, Caprabok antolakuntza-sistema berria ezarri nahi du, bere supermerkatu guztietan, era horretan, dendako eta guneko buru bakarra behar izateko, ondorioz, dendatako mila bat buru sobran dituela kalkulatu dute: 600 pertsona ingururi ordainsari askozere baxuagoko postuetan ezartzea eskaintzen die, baina beste 400 kideri kaleratzea.

Halaber, 8.600 kidek osatzen duten langileriaren artean 3.000 pertsonei soldatak %  3 eta % 20 artean jaisteko asmoa iragarri zuen.

Enpresa eta sindikatuak gaur bildu dira, murrizketa horiei buruz hitz egiteko.

CCOOk jakitera eman duenez, sindikatuetako ordezkariek bileran esan dute ez dutela hizketaldirik hasiko enpresarekin, horrek doikuntza plana bertan behera uzten ez badu.

"Nork bere hariari heldu dio" gai horiei buruz, eta, denbora bat pasatu ostean, Capraboko zuzendaritzak bere hasierako proposamena alboratzea erabaki du, eta sindikatuekin hitz egiteko prest dagoela azaldu du.

Sindikatuek soldaten murrizketa urtean 25.000 euro baino gehiago jaso dituztenentzat izatea proposatu dute, eta egungo ordutegiak ez aldatzea eskatu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Trabajadores de la plantilla de Tubos Reunidos durante una concentración, frente a la sede del Gobierno Vasco, a 13 de febrero de 2026, en Vitoria, Álava, País Vasco (España). La concentración ha sido convocada por el comité de empresa de Tubos Reunidos Amurrio contra el ERE planteado por la dirección.



Iñaki Berasaluce / Europa Press

13/2/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAren arabera, Trapagarango Tubos Reunidoseko delegatuek "jada ez dute sindikatua ordezkatzen"

Amurrioko eta Trapagarango lantegietan ordezkaritza duten sindikatuek erreakzio ezberdinak izan dituzte enplegu-erregulazoko espedientea atzera bota ondoren. ELA eta LAB langileekin harro agertu dira, eta borrokan jarraitzen dutela adierazi dute, "enplegua defendatuz". CCOO sindikatuaren hitzetan, "ziurgabetasuna" zabaldu da, eta UGTren esanetan, berriz, euren delegatuek "era kontsekuentean" jokatu dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X