Enpresariak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fernandezek (CEOE) ukatu egin du soldatak 'beltzean' ordaindu izana

CEOEren presidenteorde eta Madrilgo patronalaren presidenteak azaldu duenez, "nik ezagutzen ez dudan irregulartasunik baldin badago, Lan Ikuskaritzak iker dezala".

Arturo Fernandez CEOEren presidenteorde eta CEIM Madrilgo patronalaren presidenteak ukatu egin du Arturo Cantoblanco ostalaritza taldeko langileei 'beltzean' ordaindu diela, Ser irrati-kateak salatutako informazioa gezurtatze aldera.

"Ukatu egiten dut, baina nik ezagutzen ez dudan irregulartasunik baldin badago, Lan Ikuskaritzak iker dezala", adierazi du Fernandezek Antena 3n egindako elkarrizketa batean.

Enpresarien buruzagiaren esanetan, harreman ona du langileekin, eta ezin du ulertu langileren batek 'beltzean' kobratzea behartzen duela esatea. "Ez da albiste ona eta mina ematen dit etsaiak edukitzeak", gaineratu du enpresariak.

Fernandezek argitu duenez, abokatuak aztertzen ari dira irrati-kateak zabaldutako informazioa.

Salatzailea nor izan litekeen galdetuta, Fernandezek erantzun du ez duela "ideiarik", eta "2.000 langile" daudela enpresan eta "denak errespetuz osoz" tratatzen dituela.

Zure interesekoa izan daiteke

Petrolero de Venezuela en Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia Bilboko portuan da

Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsoleko egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da azken orduotan Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X