Kongresua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

CiU, EAJ eta UPyDk PPrekin bat egin dute 400 euroko laguntza luzatzeko

PSOEk ez du jakinarazi ze erabaki hartu duen. Izquierda Pluralek eta Talde Mistoko alderdiek (Geroa Bai, Compromis, CC, BNG, ERC eta Amaiur) alde bozkatuko dute lege-proiektua baldin bada.
Fatima Bañez Enplegu ministroa. Argazkia: Efe

Kongresuak Prepara egitasmoa luzatuko duen (langabezia % 20tik behera kokatzen den arte) lege-dekretua onartuko dute gaur PPren, CiUren, EAJren eta UPyDren aldeko botoekin. Hori horrela, diru-laguntzarik gabe dauden langabeek 400dik 450 euro arteko laguntza jasoko dute aurrerantzean ere.

Izquierda Pluralek eta Talde Mistoko alderdiek (Geroa Bai, Compromis, CC, BNG, ERC eta Amaiur) alde bozkatuko dute lege-proiektua baldin bada, izan ere, talde guztiek eskatu dute lege-proiektua izatea. PSOEk, berriz, ez du iragarri zer bozkatuko duen.

Fatima Bañez Enplegu ministroak Prepara egitasmoa defendatu du, erreformen "emaitzak egonkortzen diren bitartean" Gobernuarentzat beharrezkoa baita "berehalako eragina izango duten tresnak" edukitzea, lan-merkatura iristeko arazo handienak dituztenei baliabideak eskaini ahal izateko.

Bañezek esan du "onartezina" dela langabezia-tasa, baina joera "aldatzen" ari dela eta "esperantzarako zantzuak" daudela azpimarratu du.

Horren harira, 2012ko uztailetik aurrera 275.000 langabe gehiago daudela eta 2011n, epe berean, 440.000 langabe gehiago zenbatu zirela jakinarazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

monica-garcia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Monica Garciak uste du sindikatu mediku batzuek grebari eusteko aparteko interesa dutela

Espainiako Osasun ministroaren ustez, "sindikatu mediko batzuek pizgarriren bat dute gatazkari eusteko, eta Estatutu Markoak dakartzan hobekuntzak sektoreko profesionalengana iristea saihesteko edo atzeratzeko". Era berean, Aragoi, Nafarroa, Kantabria, Asturias eta Galiziako erkidegoek grebari amaiera ematea lortu dutela nabarmendu du, eta gainerako erkidegoei "euren lana egiteko" eskatu die, "profesionalen lan-baldintzak eskumen autonomikoen menpe daudelako".

El pago mediante Bizum llega a los comercios físicos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Banku-txartelari agur? Bizum bidezko ordainketa saltokietara iritsi da

NFC teknologiaren bidez egingo dira ordainketak, contactless metodoaz, erabiltzaileak Bizum aktibatuta duen banku-aplikazioaren edo Bizum Pay-ren diru-zorro digital berriaren bitartez. Ordainketa berehala egingo da, eta ez da bitartekaririk (Visa, Mastercard…) beharko. Massimo Cermelli ekonomialariaren ustez, Bizum "erakargarria izan daiteke; saltoki txiketarako, batik bat", komisioetan aurreztu dezaketelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X