Confebask: '2008tik hona ia 7.000 enpresa itxi dituzte EAEn'
Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidenteak jakinarazi duenez, 2008an krisia hasi zenetik EAEko 6.896 enpresa itxi dituzte eta 17.000 autonomo galdu dira. Horren hitzetan, euskal enpresen sarea "hiltzen ari da".
Gaur goizean prentsaurrekoa eskaini dute Bilbon, Miguel Angel Lujuak eta Arabako SEA, Bizkaiko Cebek eta Gipuzkoako Adegi enpresarien elkarteetako ordezkariek. Horien iritziz, "historiako krisi ekonomiko larrienaren aurrean gaude".
Lujuaren esanetan, lehentasuna enpresak salbatzea da, kaltea konponezina izan ez dadin. Horretarako, enpresak ez zigortzea eskatu du, esaterako, fiskalitatearen alorrean.
Confebasken datuen arabera, 2008ko maiatzaz geroztik EAEko enpresen % 10,9 itxi dituzte. Halaber, urtarrila izan da "historiako hilabeterik txarrena", 639 itxita, batez beste 102 itxi dituzte hilean.
Azken hilabeteetan egoerak okerrera egin duela azpimarratu du eta iaz 1.839 enpresa desagertu zirela azpimarratu du (krisia hasi zenetik desagertu diren enpresen % 26,6).
2013. urteari begira, prebisioak ez direla onak izango adierazi du Lujuak. "Ez ohiko neurriak hartzen ez badira", EAEko Barne Produktu Gordinak % 1,3 atzera egingo duela ohartarazi du.
"Hazkunde ekonomikoa lortzeko, enpresa oinarria eta motorra dela barneratu behar du gizarteak. Erakundeek adostutako neurriekin, enpresa bizirik mantendu behar dugu", gaineratu du. "Enpresak dira irtenbidea eman dezaketen bakarrak".
Sindikatuekin "hitzarmen zabal bat" sinatzea defendatu du Confebaskeko presidenteak. Horrez gain, "ekonomiaren motorra" izango den fiskalitate berria ere eskatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Angularen arrantza kanpainak bertan behera jarraitzea berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziearen egoera kritikoa egiaztatu ondoren.
Diesel litroa 2 eurotik gorakoa da jada Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.