Bilbao Exhibition Centre
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritzak eta Aldundiak 150 milioi jarri beharko dituzte BECen

Erakustazoka egiteko mailegu sindikatuen epea amaitzen da datorren urtean, eta diru kopuru hori berriro negoziatu edo ordaindu beharko dute, Kontu Auzitegiak jakitera eman duenez.
Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre (BEC).
Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre (BEC). Argazkia: EiTB

EAEko Kontu Auzitegiak uste du Eusko Jaularitzak eta Bizkaiko Aldundiak diru gehiago jarri beharko dutela Bilbao Exhibition Centre (BEC) Barakaldoko erakustazokaren bideragarritasuna bermatzeko, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.

Krisiaren ondorioz, BECen diru-sarrerek nabarmen egin dute behera azken urteotan. 2008tik 2011ra % 54 murriztu dira diru-sarrerak, neurri handi batean azoka kopurua murriztu egin delako. Horri maileguen karga gaineratu behar zaio. Hala, une honetan erakustazokaren altxortegia ia hutsik dagoela dio Kontu Auzitegiaren txostenak.

Hori gutxi ez, eta datorren urtean erakustazoka egiteko mailegu sindikatuen epea amaitzen dela gogoratzen du txostenak. 150 milioi euro dira guztira, eta Eusko Jaularitzak eta Bizkaiko Aldundiak berriro negoziatu edo ordaindu egin beharko dutela azpimarratzen du Kontu Auzitegiak, bi erakunde horiek eman baitzuten abala.

Bestalde, BECen aktibitate ekonomikoaren inguruan, Auzitegiak dio zenbait kontratutan urratu egin dela publizitate eta lehia printzipioa. Hala ere, aho batez onartutako txostenak dio arautegia zuzen bete dela orohar.

Zure interesekoa izan daiteke

Trabajadores de la plantilla de Tubos Reunidos durante una concentración, frente a la sede del Gobierno Vasco, a 13 de febrero de 2026, en Vitoria, Álava, País Vasco (España). La concentración ha sido convocada por el comité de empresa de Tubos Reunidos Amurrio contra el ERE planteado por la dirección.



Iñaki Berasaluce / Europa Press

13/2/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAren arabera, Trapagarango Tubos Reunidoseko delegatuek "jada ez dute sindikatua ordezkatzen"

Amurrioko eta Trapagarango lantegietan ordezkaritza duten sindikatuek erreakzio ezberdinak izan dituzte enplegu-erregulazoko espedientea atzera bota ondoren. ELA eta LAB langileekin harro agertu dira, eta borrokan jarraitzen dutela adierazi dute, "enplegua defendatuz". CCOO sindikatuaren hitzetan, "ziurgabetasuna" zabaldu da, eta UGTren esanetan, berriz, euren delegatuek "era kontsekuentean" jokatu dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X