Epaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Caja Laboral lehentasunezko inbertsio bat itzultzera zigortu dute

Horrela, entitateak bezero bati 14.800 euro itzuli beharko dizkio. Bezeroak Eroskiren finantza-ekarpenak erosi zituen 2007an, eta Gasteizko epaitegi batek arrazoia eman dio orain.

Caja Laboralek bezero bati 14.800 euro itzuli beharko dizkio. Bezeroak 2007an Eroskiren finantza-ekarpenak erosi zituen, eta Gasteizko epaitegi batek arrazoia eman dio orain. Sententziaren arabera, entitateak bezeroari informazio "partziala eta ez-osoa" eman zion, ondorioz, kontratua bertan behera utzi du.

Epaiaren esanetan, bezeroa "bankuen esparruan hasiberri bat zen", "langile xumea zen, eta bost urterako seme-alabentzako produktu bat kontratatzen ari zela pentsatu zuen, epe hori agortuta inbertsioa berreskuratu nahi zuen".

Auzi-jartzailea "ezjakina" zen, epaileak azaldu duenez. Produktuaren azalpen liburuxka "ez zen batere argia, idazkera nahasia eta engainagarria zuen", gaineratu du. Horrela, dirua berreskuratzeko aukera zuela ulertu zuen bezeroak, "baina entitateak noski ez zizkion sekula zalantzak argitu".

"Produktuaren ontasunak oso ongi" azaldu zituen Caja Laboralek, "batez ere errentagarritasuna, baina inbertsioaren betirako zama ezkutatu zuen", esan du epaileak. Magistratuaren ahotan, "Eroskirekin bizi guztirako ezkontzea" bezalakoa zen.

Epailearen arabera, "Eroskik porrot egin ezkero bezeroa dirua berreskuratzen azkena" izan behar zela ez zion azaldu Caja Laboralek.

"Inbertsioa galtzeko arriskuen berri sekula" eman ez ziola gaineratu du magistratuak. "Arrisku handiaren berri inoiz, sekula" eman ez ziotela esan du epaileak.

Arabako Probintzia Auzitegian helegitea aurkezteko aukera dute aldeek.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X